kritiken hemeroteka

8.680 kritika

« | »

Xala / Cynthia Ozick (Koro Navarro Etxeberria) / Pasazaite, 2017

Laugarren protagonista da Xala Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2020-10-25

Bi testu barnebiltzen dituen liburua da Xala. Lehenengoak liburuari izenburua ematen dio eta 1980an argitaratu zen lehenengoz. Sei orrialdetan kontatzen digu preso juduen hiru eguneko martxa. Eta ezaguna zaigun istorioa baldin bada ere, muga etiko eta humano guztiak gainditzen dituen egoera baten salaketa egiten du tonu gordin eta zuzena erabiliz. Kontakizun bikaina da, izan ere, indar handiko elementuak aukeratzen jakin du autoreak eta orrialde gutxitan inpaktu handia sortzeko gaitasuna dutenak. Martxa horren parte izango dira Rosa, bere iloba Stella eta xal batean batuta daraman hilabete gutxiko alaba, Magda. Pentsa genezake protagonistak hiru direla. Baina xalak haurra elikatzeko duen gaitasunak, babesteko eta berotzeko funtzioak eta psikologikoki —batez ere Rosari, baina guztiei— ematen dien segurtasunak laugarren protagonista egiten du.

Hilekoa ere galdu dute gosearen, nekearen, logurearen eta shock emozionalaren ondorioz. Izugarrikeria ilustratzeko adibide eta pasarte garbi bat.

Bigarren testua nobela motz bat da. 1983an argitaratu bazen ere, Xala kontakizunaren jarraipen gisa irakur dezakegu. Rosa Miamin dago gerra amaitu zenetik eta urte batzuen ondoren. Xala gordea du oraindik eta ilobarekin eta alabarekin eskutitz bidez komunikatzen da. Hemen ere orrialde gutxitan kontu sakon askoren inguruan hausnartzeko aukera irekitzen du: ama hizkuntza, heriotza-esparrua bezalako esperientzia bat bizitzeak uzten duen ondorio psikologikoa, (sa)mina, prekarietatea, noraeza, arrazismoa, patriarkatua… Pertsonaien harremanen bitartez harilkatuko ditu gai horiek guztiak Cynthia Ozick-ek.

1989an bi testuak elkarrekin argitaratu zituzten bezala argitaratu zituen Pasazaitek 2017an. Koro Navarro Etxeberriaren lumatik pasatako itzulpena da. Sarri irakurri dut itzultzea berridaztea dela, eta Koro Navarrori ere zorionak, itzulpen zoragarria da-eta Xala. Cynthia Ozicken lana euskarara itzultzen zen lehenengo aldia zen, eta momentuz bakarra. Kritiken hemerotekan bi kritika baino ez ditu. Honekin hirugarrena. Txikia eta laburra izanagatik irakurketa intentsu eta benetan aberasgarria.

Azken kritikak

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi

Irati Majuelo

Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss

Aritz Galarraga

Erleen azken ziztada
Kepa Iribar

Jon Agirre

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Mikel Asurmendi

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Nagore Fernandez

Martxoak 3
Jon Martinez Larrea

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak