kritiken hemeroteka

8.666 kritika

« | »

Dendaostekoak / Uxue Alberdi / Susa, 2020

Berrogei urteren inbentarioa Ibon Egaña / Deia, 2020-10-24

Bazuen garai eta belaunaldi baten kronikatik Jenisjoplin nobelak, 1990etako Euskal Herriko inguru jakin bateko giroa jasotzeko borondatetik. Bete-betean kronikaren generokoa da Uxue Alberdiren azken lana, Dendaostekoak, eta fikzioaren galbaherik gabe heldu dio oraingoan garai zabalago bati pultsua hartzeari. 1978an zabaldu eta egun ere zabalik dirauen Elgoibarko Pitxintxu dendako langileak, Mari Jose eta Izaskun, luze elkarrizketatu ditu idazleak eta ahozko testigantza horietatik abiatuta ondu du testu narratibo hau, munduaren ertz batetik bizitza bat, mundu bat kontatzeko ahalegin hau.

Leku pribilegiatua da denda bat herri bati pultsua hartzeko, aldaketa sozial, ekonomiko edo politikoen berri jasotzeko, eta areago kasu honetan bezala, denda ez bada munduko arruntena: liburu-denda da, baina baita joskintza, mozorro, brodatu, jostailu, apaingarri eta bestelakoen denda ere, eta halaber emakumeen mendi-taldearen operazio-gune. Trantsiziotik gaur arte, dendak, bezeroek eta herriak izandako bilakaera aletzen doaz bi ahotsak liburuan, eta baita dendaostekoari hitzak jartzen ere: aita-amekiko harremanari, lagunarteari, amatasunari. Jostunaren begi zorrotzez aletzen dira hemen 40 urteok, inbentario bat egiten duenaren xehetasunez hartzen dituzte hizpide salmenta-kopuruak, prezioak, bezeroen izen-abizenak, joskintzako teknikak, atzoko eta oraingo saltokien izenak, ordutegiak. Ez dago orokortzeko asmorik kronikan, eta horrek ematen dio, esango nuke, garai bat marrazteko gaitasun berezia. Behatzeko gaitasun horretan daude aurkikuntzak, errealitatea izendatzeko forma partikularretan: “asteburuetan errepidean bizikletaz gizonak adina emakume ikusi arte ez dut sinetsiko berdintasuna iritsi denik”.

Elkarrizketak ditu oinarri liburuak eta solas informal baten forman jaso ditu Alberdik Izaskun eta Mari Joseren ahotsak, noiz bata noiz bestea. Pixkanaka bi ahotsak bereizten joatea eta pertsonaiak orriz orri eraikitzea da irakurleari liburuan proposatzen zaion jolas interesgarrietako bat. Badu ahozkotik narrazioak, beraz, baina koherentzia handiz jantzi ditu idazleak izatez bi diren ahotsak; koskarik gabe irakurtzen da, eta eraman egiten zaitu pasadizo batetik bestera. Testua antolatzerakoan, gainera, garai edo gai batetik bestera jauzika aritzea hautatu du idazleak, eta horrek erritmoaren mesedetan jokatzen badu ere, tentsio narratiboa faltan hartu dut batzuetan, eta zenbait gaitan sakonago jardutea ere bai aldika.

Bere arruntasunean apartak dira Pitxintxuren historia eta bi emakumeon bizitzak, eta badu liburuak ondo merezitako omenalditik ere, edo legatu bat jasotzeko borondatetik. Baina nago horrek halako erdibide batean utzi nauela irakurketan, kosta egin baitzait bi emakumeok pertsonaia gisa irakurtzea. Mintzo diren bi pertsonen argi-itzaletan (bereziki itzaletan) gehiago sakontzeko gogoz geratu naiz, pertsonaia bat eraikitzerakoan agian besteren aurrean kontatzeko prest ez gauden alde ezkutuagoa ere ezagutzea nahi izaten baitugu. Distantzia handiagoz mintzo dira bi emakumeak beraien amaz, esaterako, eta ez dakit distantziagatik edo hirugarren pertsonan aritzeagatik soilik den, baina huraxe iruditu zait liburuko pertsonaia gogoangarriena, pertsonaiena. Baina ziurrenik fikzioaren distantziatik bainoago konplizitatetik irakurrita gehiago gozatzen den liburua da hau.

Azken kritikak

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak