« Errespetua ez ezik, begirunea | Berrogei urteren inbentarioa »
Poesia, zaurien ukendu / Ainhoa Urien / Pamiela, 2020
Poeta ispilu Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-10-24
Ainhoa Urien Xabier Leteren poesiara hurbildu da oso modu pertsonalean “Poesia, zaurien ukendu” izenburuko saiakeran. Lan akademiko batean oinarrituta baina horrelako lanetan ohikoak diren muga formalak gaindituta, Leteren poesiaren ikuspegi osoa eskaintzen du idazlanean eta horretarako inflexio puntu moduan poetaren gaixotasuna jarri du erdigunean. Izan ere, Urienek ematen duen azalpenaren arabera, nahiz-eta Leteren lehenengo poema liburuetan agertzen diren kezka existentzialetan gero egingo zuenaren hazia topatzen den, gaixotasunak eta heriotza hurbil sentitzeak eramaten dute poeta poesian babeslekua bilatzera. Aurreneko poema liburuetan kezka existentzialekin batera kezka sozialak eta Euskal Herriarekiko kezka berezia sentitzen zituen Letek, eta neurri batean bere poemak kanpora begira, gizarteari begira alegia, zeuden. Gaixotasunak bere presentzia erakusten duenean, eta harekin batera denbora mugatua izatearen kontzientzia nabari geratzen zaionean, kanpora begiratu beharrean, barnera biltzen da eta poesian barne mina arintzeko edo leuntzeko bidea bihurtzen zaio. Transzendentziaren bila abiatzen delarik, erlijiotasuna dei genezakeena ere agertzen zaigu poemen ardatz. Poetaren ibilbide hau kontatzeko, Urienek bere ibilbide propioa ere erakusten du, Leteren poesiak berarengan utzi duen zirrara nabarmen azalduta. Leterenganako miresmenetik idatzitako saiakera da idazlan hau eta jarrera horrek eramaten du liburua batzuetan kutsu hagiografikoa izatera. Hortaz, poetaren alderdi batzuk ia-ia komentatu gabe geratzen dira, adibidez, Leteren ibilbidearen bigarren atalean barnera begira argitaratutako zenbait poematan intertestualitatearekin planteatzen diren arazoak, eraginak (eta eraginak baino gehiago diruditenak) ia bazterrean utziz. Ainhoa Urienek Xabier Leterengana inguratu nahi izan du idazlan honetan, baina iruditu zait ibilbidearen ondoren poeta aurkitu baino areago bere burua topatu duela Urienek, Leteren poemen ispiluan.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi