« Oroimen zatikatua | Historiatik literaturara »
Sano erradikal / Isabel Diaz / Alberdania, 2020
Etorri gaitun, segi dezagun Aiora Sampedro / Berria, 2020-10-18
Googlen egunotan haren izena bilatuz gero, Madrilgo Autonomia Erkidegoko presidentearen inguruko albisteak itzuliko dizkizu bilatzaileak etengabe, baina, sakonago begiratuz gero, hogeitaka urteko literatur ibilbidea duen Isabel Diaz idazle arabarrak jasotako sarien inguruko informazioa ere bilatu dezake googleatzaileak. Jakina da sariak ez direla euskal literatur esparruaren barnean oso maitatuak, eta agian horregatik ez da idazle sarituen aipamen askorik egin nahi izaten (Mykel Ayllon arabarrak “nahiago nuke lehiaketetan parte ez hartu eta liburuak zuzenean argitaratzeko aukera izan” zioen asteon, Donostia Kutxa Saria eta Ramiro Pinilla saria jasotzearekin batera); hala ere, bereziki poesiaren alorrean ugari dira lehiaketen ondoren argitaratzen diren liburuak. Aukera hori baliatu du Diazek bere olerkigintza argitaratzeko. Antzematen denez, egilearen lehen bi poesia-liburuak sariketen bidez argitaratuak izan ziren: Ura badoa maldan behera (1996) Ernestina de Champourcin V. Poesia Sariketa irabazi zuen lan honi esker; eta Ontzi iluna (1999), XXIX. Irun Hiria Literatur Sariaren irabazle izan zen. Hartara, idazle ezaguna da poesiaren bueltan dabiltzan editoreentzat: Santiagon argitaratutako A ponte das palabras, Poesía Vasca 1990-2000. Hitzezko Zubia, euskal poesia 1990-2000 antologian parte hartu du. Zurgai poesia aldizkariak ere argitaratu ditu bere poemak. Hain zuzen, horregatik guztiagatik da Diazena poesiaren alorrean Alberdania argitaletxeak azken aldian argitaratu duen poesia lan bakarra.
Ikasturtea poesia lan batekin hasteko, ez da aukera txarra Sano erradikal liburua. Egileak esoterismoaren itzala iradokitzen du, sorginen indarra baliatuz, mundu garaikidea iraultzeko. Preseski, hala nabarmentzen du Jorge Giménez Bech Alberdaniako editoreak: “Aldarria artearen mailara eraman du”. Izan ere, sorginen festarako deia gogorarazten dute lan honetako zenbait poemak, ia konjuruen eran errezitatzeko pentsatuak dirudite: “Deserakitzen kitzen-kitzen-kitzen, desprintzesatzen satzen-satzen-satzen”. Baina, kasu honetan, barren grinetatik ateratako deiadarrak badu, baita ere, etsipen puntu bat: idazleari antzematen zaio galtzen ari dela dirudien gerra batekiko ardura. Hortik dator, nire ustez, editorearen hitzen egokitasuna; artea egiteko, zauriak igurtzi behar baitira; mugitu egin behar da, norbera eta hartzailea. Eta borroka, noski, mundu parekide bateranzko guda feministarekin lotzen da hemen, egileak dagoeneko eman duen pausu bat ematera gonbidatzen dituelarik irakurleak. Testua egituratzen duten hainbat izenburuk argi uzten duten bezala: Aizan Virginia edo Nintzendu naiz, Aupa ahizpak! eta Gizon berriaren panegirikoa.
Antzekoa interpretatu du azaleko irudiaren egile Gema Arrugaetak, orbel umel bat sutan jarri baitu liburuaren azalean, eta, baiki, lan honetatik ez da irakurlea (ezta idazlea ere) osorik aterako.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi