« Odolez trenpaturiko maitasun istorioa | Etorri gaitun, segi dezagun »
Dendaostekoak / Uxue Alberdi / Susa, 2020
Oroimen zatikatua Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-10-17
Denda bat munduaren metonimia izan daiteke, bertan bizitza osoaren laburpen moduko bat topatzen den aldetik. Premisa honekin, eta oroimena lagun, eraikitzen da Uxue Alberdiren eskutik datorren “Dendaostekoak” izenburuko eleberria. Bi ahizpak, Mari Josek eta Izaskunek, 70eko hamarkadaren amaieran Elgoibarren denda bat irekitzea erabaki zuten. Bertan diskoak eta liburuak, opariak eta jantziak, denetarik alegia, saltzen zuten eta talaia horretatik inguruko bizitza nola gauzatzen zen ikusten zuten. Memoria ariketa bat eginda, herria eta pertsonak nola joan ziren aldatuz azaltzen da eta horretarako egileak diskurtso zatikatua erabiltzea erabaki du. Izan ere, herriaren kronika ere izan daitekeen kontakizuna egiteko, narrazio lineala hautatu beharrean, gai batetik bestera egiten da jauzi, kontu pertsonalak eta inguruari dagozkienak tartekatuz, ardatz argirik erakusten ez duen istorioa sortuz.
Inpresio multzoa da, beraz, aurkezten zaiguna, anekdota piloaren forman gauzatua. Anekdota hauek garrantzi handirik gabeko xehetasunez zipriztinduta agertzen dira askotan eta gai batzuk (83ko uholdeak, edota feminismoa) errepikatu arren, ez du ematen egitura sendorik osatzen dutenik. Horren ordez metaketa nagusi da hemen. Bestalde, adin batetik dagoeneko pasatu den irakurleari antzeko anekdotak behin baino gehiagotan entzun edota ezagutu dituela irudituko zaionez, argumentuak ez du sorpresa handirik gordetzen.
Berrogei urte pasatu dira denda sortu dutenetik eta haien artean elkarrizketa moduko bat osatuz (baina bakoitzaren ahotsa gehiegi desberdintzen ez delarik) daramate aurrera kontaera. Narratzaile bikoiztu honen ahotsa da idazlanaren osagairik interesgarriena, ahozko kontakizunaren oihartzunak dituen diskurtsoa sortzen baitu, oroitzea birsortzea ere badela erakusten den bitartean.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi