kritiken hemeroteka

8.689 kritika

« | »

Larrutik ordaindua / Joseba Lozano / Alberdania, 2020

Odolez trenpaturiko maitasun istorioa Mikel Asurmendi / blogak.eus, 2020-10-16

Euskal literaturaren eremua txikerra samar ote den? Ez dakit. Literaturaren paisaia hagitz zabala dela, erran dezaket ostera. Izan ere, txikerra izanagatik ezin bere paisaia osoan begiak pausatu. Edo nihaurk, nekez.

Bidez bide goazela —hala nindoan orain urte luze bat— Joseba Lozanoren Larrutik ordaindua eleberriarekin topo egin nuen, non eta Ziburun. Anekdota baino ez duzu, baina haria eskaini dit: denok dugu gutxi asko Frantziako Iraultzaren berri, baita entzun dugu ere Parisko Komunaz mintzatzen. Ziburutarrek hain ziur!

Horra, Frantzian zaude engoitik, 1871. urtean haatik. Iraultzaileak erreboltatu dira. Paris Gobernuko Armadak setiatuta dago. Apirilak 3 ditu, istorioa egunez egun garatuz doa, doakizu. Barneratu zara historiaren baitan jada, eta idazle gasteiztarraren nobelak larrutik ordaindua izatearen gordintasuna barru-barruraino sartu(ko) dizu.

Lehen egunetik beretik, gerra odoltsuaren zipriztinak sentituko dituzu azalean. Fabian gazte iraultzaren arrastoan, zenbaitetan soberazko laborria ez ote duzun bizi, pentsa dezakezu. Sophie Blanchet erizain gaztea ezagutzean, istorioaren tramari hasiko zara antzik ematen, Charcot medikua tarteko. Leo, iraultzaileen “polizia burua” bitartez istorioaren dimentsioa osatzen. Paris sutan dago. Versaillesko Gobernuaren eta Komunaren arteko dema ikaragarria da, bien lemak antagonikoak.

Eleberria historikoa duzu, idazleak hitzaurrean jarri zaitu jakinean, baita atezuan jarri ere. Historian baina istorio bat dago, thrillerra. Tentsioa berebizikoa da. Larrutik ordaindua ongi tenkatuta dago, amua ongi jaurtiki dizu egileak eleberriaren beitari jarraitzeko. Koska egin ahal izateko, baina, itsas odoltsu zakarretan barrena eutsi beharko duzu. Hainbatetan odoltsuegiak ez ote diren nago.

Jendarte baten jite anitzak eskaintzen dizkizu nobelak, zuzen eta zeharka: Erlijioa, espiritismoa, histeria… eta nola ez maitasun istorio bat. Zenbaitetan pertsonaia nagusiei heroi jite hartuko diezu, lar liluragarria eta fantastikoegia zenbaitetan ere.

Larrutik ordaindua historiaren errealean oinarrituta dago, Parisen eraikia. Azpimarratzekoa da Argiaren Hiriaren paisaia urbanoaren deskripzioa, baita Paris hiriaren azpikoa ere. Parisen berezitasun hori sarri askotan aipatua —eta entzunda duguna—, eleberria bilbatzeko idazleak lantzen duen baliabide aparta duzu hiri-ezaugarri hori.

“Odolez trenpaturiko maitasun istorioa” eraman dut lerroburura. Baina, bestelako izenburu bat ere onar dezake iruzkin mugatu honek. Hala “odolaren mintzo iraultzailea” nola “Argiaren hiriaren distira zapuztua”. Nolanahi den ere, irakurle horrek, zuk osatzen duzu liburua, beraz, iruzkin hau irakurri duzun horrek zure gisako eta moldeko burutapenek ere osatuko dute eleberria hau.

Azken kritikak

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Beste urte batez
Samira Azzam

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia

Aiora Sampedro

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Aiora Sampedro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak