kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Leuropa / Pablo Sastre / Susa, 2002

Leuropa Jon Benito / Beterriko Liburua, 2003-06

Zinemak, literatura egiteko modua aldatu du. Literatura egiteko modua ez ezik, irakurtzeko, begiratzeko, sentitzeko modua aldatu du. Zinemaren eraginez, nobela batek begi erraldoi bat behar du gidari. Begi erraldoi horrek begilerro bat egingo du, perspektiba bat markatuko du, gauzak ikusteko modu bat inposatuko. Postmodernitateak, ispilu hautsiaren metafora erabiliz, errealitate bakar bat baino, norberaren errealitatearen aldeko hautua egin zuen. Ikuspegi ezberdinak behar ziren errealitate bakar bat aberasteko. Ikuspegi ezberdinak behar ziren errealitateak anizteko.

“Leuropa”k lehen aipatutako begirada hori eskaintzen digu. Begirada hori Tximirena da. Inozentea, motxamarra, Sakiren ezkutari garaikidea. Irakurleari gertuko egingo zaion kontalaria da, aitorlea. off-eko ahotsa da Tximirena, eta iragandako gertakari batzuen testigantza nobela hau. Mundu berri baten bila datozen etorkinena, hauek ekartzen dituen kamiolariarena, tratulariena, bizitzak eskaintzen dituen engainuena, traizioena, zoritxarrena; horien guztien testigantza da liburu hau.

Gehiegizko dramarik gabe, gurasokeriarik gabeko lan bat da. Kontrastez betetakoa: paisaien kontrastea, pertsonaiena, konta-moldeena. Guztiak nahasten ditu Pablok: europar garatuak afrikar primitiboekin, mendebaldeko mundu ikuskera, pertsona zoroak, sinpleak, behartsuak eta behartuak. Pertsona bezala amesten, gizaki bezala behar dituen pertsona dira. Pertsonaiak baino pertsonak.

Errealitateari lotutako gaia da. Ahoz kontatzen digu protagonistak, ahozko kontakizunen baliabideak erabiliz. Egungo gertakaririk nagusienetakoa dugu. Literaturak, egungo arazoak, fikzio iheslaririk gabe, melodrama larderiatsurik gabe jorra ditzakeela erakusten du Pablo Sastrek, azken urteotako lanik interesgarrienetako batean. Lurrean paradisuaren lekuko izango zen Europa hura, kupidarik ez dutenen oihana besterik ez dela iradokiz. Begiak eta belarriak behar dituen lana da Pablorena. Oraindik, bankariaren egiek, baztertuenen arrazoia adina balio badu, behintzat.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak