kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Van't Hoffen ilea / Unai Elorriaga / Elkar, 2003

Xelebrekerien erresuma Javier Rojo / El Correo, 2003-06-18

Unai Elorriagaren bigarren nobela dugu “Van’t Hoffen ilea” izenburuarekin argitaratu den liburu hau. Bertan kontzatzen zaigu nola Matias Malanda izeneko pertsonaia hiri batera doan Ministeriorako ikerketa bat burutzeko asmoz. Ez dago batere argi zein ikerketa mota den edota zergatik burutu nahi duen halako ikerketa. Hala ere, pertsonaia hango biztanleekin elkartuko da haien istorio bitxiak jasotzeko. hauxe da nobelaren planteamendua, baina nobela honetan argumentua, batez ere, testu bat sortzeko aitzakia iruditu zait. Izan ere, edozein irakurle ohartu daitekeenez, nobela honetan testuaren idazkera bera da nabarmentzen den osagaia. Esaldiak errepikapenez eta surrealistak diruditen irudiz beteta daude, eta askotan ahozko kontagintza nolabait gogora ekartzen duen hitz ordenaren arabera taiututa agertzen dira. Honelako testu batean argumentua lausotuta gertzatzen da oso maiz, hariak galduko balira bezala, argumentu honetan benetan haririk baldin badago. Planteamendu orokorra absurdoaren literaturatik hurbil dago eta protagonistak jasotzen dituen istorioak ere pertsonaia xelebreen xelebrekeria umoretsuak baino ez dira, irakurleak zentzua noiz emango zain. Idazleak nobela itxurapean egindako txantxa bat, azken finean.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak