kritiken hemeroteka

8.736 kritika

« | »

Literatura eta harrikoa / Inma Errea / Pamiela, 2003

Emakumea eta literatura Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-06-15

Irudia, alegia emakumea harrikoa egiten, topikoa izateagatik, ez da gezurretakoa: ez erabat gezurretakoa, behinik behin. Gaur egun, gurean, teknologiak laguntza berezia eskaintzen duelako, emakumea lotuago dago makinari, harraskari baino. Irudia, dena dela, denborak lausotu eta beste kolorez jantzi arren, lehengo hura da, emakumea sukaldeko lanak egiten. Irudi hori hartzen du Inma Erreak bere saiakera honen abiapuntutzat.

Har dezagun liburuko lehen esaldia: “Harrikoa egiten ari dela, Brigitak irratia piztu du”. Lehentxeago aipatu ez dugun elementua ageri da esaldiaren esanahia zentzuz betetzen: irratia. Irratia eta harrikoa, biak ala biak emakume izaeraren lagungarri balira bezala. Egia baita, estatistikaren emaitzen arabera, emakume gehiagok entzuten dutela irratia, gizonezkoek baino. Egia da, etxea, sukaldea alegia, emakumearen erresuma dela oraindik. Eta, nahiz kanpoan lanean aritu, hantxe bukatzen duela, edo hantxe hasten, bere eguna. Beraz, horrek eragina du literaturan; ez literatura, metafisikoki hartuta, baizik eta pragmatismotik, metodoari jarraiki, hartuta. Oso zaila zaio oraindik emakumeari idazlea izatea. Oso emakume idazle gutxi dago gurean, eta hori lehen baino askoz gehiago direla.

Gogoeta hau, nirea den arren, Inma Errearen liburuaren azpian dago. Literatura femeninoari buruzko saioa baita berea, saio adierazgarria eta adierazkorra, emakume literatura (ez nahastu literatura emearekin) zer den eta zergatik den den bezalako azaltzen ahalegintzen dena. Inma Erreak euskal literaturan emakumeak izan duen eta duen garrantziari ematen dio begia, eta aurreratu ere bai zer izan daitekeen geroan, zer izango den apika. Irakurle ona denez, guregana ekartzen ditu emakumeen emaitzarik nabarmenenak. Literaturari ematen dio begia, literaturaren ikuspegia norberaren begiak hartzen duen esparruak erabakitzen baitu, luze edo estuan. Literaturaren lurraldean jartzen du begia, eta deskribatu egiten digu.

Azken kritikak

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak