kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Denboraren izerdia / Xabier Montoia / Elkar, 2003

Denboraren igarotzeaz Javier Rojo / El Correo, 2003-06-11

Xabier Montoiak eskal literaturan ia oharkabean pasatu ohi den pertsonaia mota batean jarri du bere arreta “Denboraren izerdia” izeneko nobela hau egiteko: Madrilen arrakasta lortzen duten euskaldunak, aspaldian ETAko militanteak izan ondoren, beren burua demokraten eredutzat daukatenak. Nobela honen kasuan pertsonaia nagusia zine produktorea da eta estreinatu berria duen film batean Euskal Herriko egoera saltzen du. Ez da ahalegin handia egin behar, Montoiak bere pertsonaia eraikitzeko nahikoa ezagunak diren errelitateko pertsona batzuengandik hartu dituela ezaugarriak ikusteko. Nobelak, ordea, abiapuntu hori badu ere, egoera zehatz hura gainditu nahi duela ematen du. Azalean mendeku politiko txikia izan daiteke nobela hau, baina sakonean beste gauza batez aritzen zaigu, nobelan, batez ere, denboraren igarotzeaz hausnartzen baita. Pertsonaiek ospea lortzen dute, beren lanetan-eta, gizartean garailetzat har daitezkeen pertsonaien multzoan sartzen dira, baina atzean duten historia beti dago atezuan, iraganeko mamuak gogora ekartzeko eta galdutako ilusioen nostalgia sortzeko. Nobela egoera zehatz horri lotuegi egotea da, nire ustez, bere eragozpenik handiena: erreferentzia zahatzegiak lauso ditzake haren balio sakonak.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak