« Atzo | Denboraren igarotzeaz »
Alemaniara deportatua / Grégoire Joannateguy (Marzel Etxehandi) / Elkar, 2003
Oroitzapenak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-06-08
Ezer baino lehen, eman dezadan Grégoire Joannateguyren berri. Isturitzen sortu zen 1887an eta 1967an hil zen. Ahurti Belokeko komentuan bizi zelarik arrastatu zuen gestapoak, 1943ko abenduaren 14an, Jean-Gabriel Hondet fraidetxeko buruzagiarekin batera; izan ere, gerra garaian, Bigarren Gerra odoltsuaren garaian Beloke Frantses Erresistentziaren “Orion” sarearen pasaleku izan baitzen. Historia, hainbeste kontatuagatik, ezaguna da. Delako sare horrek Frantzian eroritako ofizialak edo-eta soldaduak pasatzen zituen mugaz bestaldera. Euskaldunek berebiziko garrantzia izan zuten sare horretan, mugako zokoak eta bideak ongi baino hobeto ezagutzen zituztelako, seguru asko. Ez zen iheslarien laguntzan aritzen zen sare bakarra. Aipa daiteke, era berean, “Cométe” sarea, non jardun zuen Florentino Goikoetxea hernaniarrak.
Aita Joannateguyk 1960ko apirilaren 29an idatzi zituen bere oroitzapenak, frantses hizkuntzaz idatzi ere. Gero, Marzel Etxehandi komentu bereko fraide ezagunak 1995ean euskaratu zituen, euskara ederrean jarri zituen alegia.
Joannateguyren oroitzapenak 1943ko abenduaren 14an hasten dira hain zuzen, eta amaitzen gartzelalditik libratutakoan. Gestapoak atxilotu egin zuen, esan bezala, eta Büchenwaldera hasieran eta Dachaura, gero, deportatu zuten, beste batzuen konpainian. Testigantza, besterik gabe eta balio literarioak aipatzeke, beharrezkoa da eta arras interesgarria. Gaur egun, memoria eta memoriaren eragin ona aipatzen direlarik, iragan gaiztoa salatzeko eta bere tokian uzteko helburuz, alegia iragana kalte gehiagorik ez egiteko moduan uztartu nahi delarik denboraren ezerezean, Joannateguyren aitortza oso baliagarria da. Badakit halako liburuak gero eta ugariagoak direla hizkuntza gehienetan gainera, baina denek dute, banaka hartuta, zer kontatua. Ez da Joannateguyrena beste idatzi asko bezain gogorra. Erlijio gizona izanik, esperantza eta itxaropena erroan zituen eta horrek, egoerarik latzenenean ere, geroaren aurreko ikuspegia aldatzen du erabat. Baina itxaropen horixe izan zen, dena dela, une latz eta pairatzen zailak jasaten lagundu ziona.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro