« Xelebrekerien erresuma | Sagarrak heltzen ari direnean »
Aldako hegaztiak / José María Mendiola / Bermingham, 2003
Ipuin sendagarriak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-06-22
Liburu labur bezain sakon hau bi borondateren, alegia bi ahaleginen, ondorio da. Alde batetik dugu José María Mendiola idazlea, gaztelerazko idazle donostiarra, ez dela asko hildakoa, besteak beste, “Muerte por fusilamiento”, Nadal saria eman zion eleberria idatzi zuena. Bestetik José María Mendiola euskaratzeko, eta beste eraz eskuratzeko, gogoa jarri zuena, Felix Maraña hain zuzen. Horrekin batera aipatu behar Mendiolaren ekarpenak euskaraz jarri dituztenak, poeta eta itzultzaile baitira, José Luis Padron, Pello Otxoteko eta lerro hauek idazten ari naizen hau. Mendiolaren literaturari buruz, ipuingintzari dagokionez bederen, esan behar da maiteagoa zuela mamia, azala baino, barnea maiteagoa zuela kanpoa baino. Eta hori antzematen da. Azken finean Mendiolak idatzi eta liburu honetan jaso diren ipuinak sinpleak dira egituraz, baina horrek ez du esan nahi errazak direnik. Zituen baliabideak oso ongi erabiltzen baitzituen. Ez dira testu luzeak, ez dira hizkuntza aldetik goi mailakoak edo jasoegiak.
Idazten dituen hitzak hitz arruntak dira, hitza apalak, hitz umilak, hitz onak. Ez dago hitzen erabileran, hitzen egituraketan bilatu behar Mendiolaren berezitasuna. Ipuin hutsak dira, ipuin nahikoak hala ere. Mendiolak esaldi laburrez idazten du, eta pertsonaien barnean sartua dagoenez, garrantzia ematen dio pertsonaiari, eta hari uzten dio bere ibilbidea egin dezan, oztopo handirik jartzeke. Elkarrizketa, isiluneak, amaiera suabeak dira Mendiolaren ezaugarriak, lagun hurkoarekiko sentikortasuna eta biguntasunarekin batera. Sentikortasuna ez datorkio, gainera, munduari kanpotik eta kanpoko begiez begiratzeagatik, baizik eta barneko begiez so egiteagatik. Mundua ulertzen zuelako, munduko pertsonaien on-gaitzak, argi-ilunak eta akatsak, ezagunak zituelako, saiatu zen pertsonaien alderik onenak azaltzen. Bestea, munduaren alde iluna, alde gogorra, alde gotorra, seguru asko, ez zitzaion interesatzen, edo, interesatzen bazitzaion, ez zuen aintzat hartzen literaturan. Izan ere, literaturak arima sendatzeko duen gaitasunaz sinesten zuen.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro