« Ekilibristak badu sarea | Zaharrak berri »
Gilles de Rais / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2020
Antzerkiaren egia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-07-11
Idazle onen ezaugarria izaten da zerbait berezia eskaintzen dutela baita lanik nagusien artean kokatzerik ez dagoen edota bigarren mailakotzat har daitezkeen liburuak argitaratzen dituztenean ere. Tropelekoek, ordea, beren momenturik gorenetan bakarrik lor dezakete hori, inoiz lortzera heltzen badira behintzat. Eta Lertxundi, idazle handia da. Argumentuaren aldetik narrazio anekdotikoa dirudi: azken gerra karlistan, karlistek frantziar antzerkilari bat kontratatzen dute “La Pucelle” obraren bertsio baten antzezpena presta dezan tropak adoretzeko asmoz, Frantziako erregearen eta Espainiako errege-nahiaren arteko izenkidetasuna aprobetxatuz; hori bai, Arc-eko Juanaren bizitzaren antzezpenean, Gilles de Raisen aipamen oro baztertu behar da. Gilles de Rais, ipuin askoren piztiaren atzean aurkitzen den pertsonaia historikoa, deabrua bera, edo, gaur egungo terminologian esanda, hiltzaile psikopata.
Argumentua, beraz, hasieran ez da pasatzen anekdota bitxia izatetik, gerraren muinean geratzen direnetakoa, hori bai, fanatismoa eta gizakiaren gaiztakeria bezalako gaiak ukitzen dituena. Baina argumentu horrek idazle handi baten eskuetan dagoenean transzenditzen ditu bere mugak. Irakurlea liburuaren hirugarren atalera heltzen denean, ohartzen da aurreko guztia ia-ia prestaketa bat izan dela orain aurkeztuko zaiona enmarkatzeko, zeren idazlana azken zati honetan bere klimaxera heltzen baita. Atal horretan kontatzen baita frantses antzezlariak prestatutako antzezpena, antzezpenean bertan pertsonaien errealitatea eta antzerkiaren fikzioa era miresgarrian nahasten direlarik, aktoreak aldi berean antzezlari eta pertsona direlarik. Esandakoa: idazlana ez da Lertxundiren bilakaeran lehen lerroko obretako bat izango, baina hala ere bikaina da bere xumetasunean.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro