« Disoluzio agiriak | Tristuraren digresioak »
Urtaroak eta zeinuak / Jon Gerediaga / Pamiela, 2019
Urtaroak eta zeinuak Igor Estankona / Begitu, 2020-05-02
Azken aldiko onena. Edertasunaren ekologia ez da beti kanonak agintzen dabena egitea. Edertasunaren ekologia suertedun idazleek praktiketan dabe. Askatasunagaz dauka zerikusia idazkera miragarri horrek, Jon Gerediaga lakoak ezetuten dabena. Urtaroak eta zeinuak errepikakorra da okilaren kantua lez, beti bat, kirikiño latzaren bidea lez. Eta esan leike nonork, hara ze errutina! Baina harrigarriena da insistentzia horretan egiten dauala aurrera diskurso poetikoak, eta urri bigarreneko zeruen antzera dirala poema guztiak beti bat, baina beti desbardin: “Ikusiko ditut berriz,/behin eta berriz berdatuko dira”.
Bedarraren gorazarrea, frutarboletako loreena, sagarrarena. Hemen natura ez da personifikatua, ez da erromantikoak asmatua, ez da eszenalekua, ez da locus amoenus. Ez da inkontzientean konkisteagaz lotu dogun gailur altuko natura zabala be “Gary Snyder, Juanra Madariaga”, Euskal Herriko inguru suntsitu honetan harriaren gainean konturatu be egin barik hazten dan odoldiari buruzko liburua da, edo pinudien histori familiar bat, edo adar urdinen artetik erdi-ikusten dan izar gozoa.
Aurrera eta aurrera doaz poemak eta egoera barrietara eginez bizi dira. Jon Gerediagak badaki itxaroten, zuzter meheak botaten ditu irakurlearen zerebroan. Ekin eta ekin idea berberari “iraun, moldatu”, eta halanda be hau ez da liburu monotono bat. Hau da liburu derrigorrezko bat azken urteotako liburutegian. Itxuraz ezer esan barik dana esateko gaitasuna daukan idazle bakanetako batek poesiaren zelaietan bildutako basa-laborea.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi