kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Pertsonaiak / Jon Iñaki Lasa / Pamiela, 2019

Tristuraren digresioak Hasier Rekondo / Deia, 2020-05-02

Pairatzen ari garen itxialdiaren bortitzenean poesia aukeratu dut. Bizitzaren nekea eta zentzurik eza “sufritzen” ditudanean, poesia aukeratu ohi dut. Barka, ez dut beste aukerarik. Existentziaren zuloak eta informazioaren gaindosiak larregizkoak zaizkidanean poesiak bakarrik eskaintzen baitit, ona denean jakina, literaturari batzuetan eskatzen diodan isiltasun idealizatu hori. Ez daitezen larritu poesia “hater”-ak, beste gauza batzuk ere eskatzen baitizkiot literaturari. Eta aukeratutako aleak arras ezberdinak lirudiketen arren, iruzkintzera noan Pertsonaiak (Pamiela, 2019) eta Patxi Apalategiren esku zirraragarriari esker ekarritako Baudelaireren Gaitzaren Loreak (Balea Zuria, 2020) badute lurralde konkomitanterik.

Bizitza bera itxialdi gotortu bat bilakatzen denean zer eskaini lezake poesiak, eta literaturak oro har? Zerbait eskaini behar al du? Formarekin bakarrik aseko al gara edo “bindikapen” sozialak ezinbestekoak al zaizkigu? Galderak besterik ez.

Aukeran, Jon Iñaki Lasak (Gernika, 1963) “iruzur” egingo dio irakurleari, eta askatasun osoa emango dio arras pertsonalak eta kriptikoak izan litezkeen poema narratiboei heldu ahal izateko, edo ez. Hortaz, ez da harritzekoa Argibideak izenburuko azken atalera jo behar izatea poesiak berak uzten dizkigun zalantzak argitu nahian edo, beharbada zalantzok dira Lasaren poesiaren akuilu nagusiak “Hemen ez da baimenik eskatu behar”.

Tristura-memoriak badu zerikusirik poetak aurkitu argazki zaharren apetazko aukeraketa digresioarekin. Badira poema gogoangarriak, beren soiltasunean, bilduman. Umetako etxeko txakur baten jakituriaz dihardu poetak tonu malenkoniatsuan: “…Arimagabe askea zen / eta berrogeita hamabi urte geroago ere / aske irudikatzen dut… Begiradarekin esan zidan partitzeko unea heldu zitzaiola… Ez dut ezagutu harrez gero / malkoak isur ditzakeen txakurrik”.

Lasak beste idazle batzuen isla izan du ardatz liburu guztian zehar. 34 ageri dira, edo ez. Aipuei dagokienez, Bixenta Mogel, Lauaxeta, Uztapide, Tere Irastortza. Moldatutako testuak ere badira: Cohen eta Olga Lengley. Eta bilduma honetara ekarritako Tontorrekoarena. Eta horixe da etxeko marka Jon Iñaki Lasaren sorkuntzan: gerra garaietan zein umezaroan eraiki memoriekin landu digresio poetikoak eta erreferentzialak, inongo handikeria zantzurik gabe. Poeta umila dela esango nuke, hitzaren zentzurik goxoenean.

Arestian aipatutako erreferentziazko testuez gain, pertsonaiez eraikitako 31 pieza ondu ditu, hizki inizialez sinatuta, Gernikako poetak. Konfinamenduaren garai latzotan, tristura gainditzeko edo arnasa hartzeko lagungarri izan zaizkit, eta arnasa hartzeaz zerbait jakin dakit. Baina arnasa era askotara hartu daiteke, poemak arnasten duenean harekin bat eginez adibidez, oso identifikatuta senti gaitezke poemaren muinarekin, haren sinpleziarekin, zertarako gehiago. Itxialdia pairatzeaz gain, ama gaixorik egokitu zait egunotan, berriro konkomitantziak: “…Gure amak sekula ez zidan esan maite zaitut / Neure txikitxo gaur bete dituzu 54 urte. / Entzun: maite zaitut…”.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak