« Zoriona, kaka zaharra | Atzo »
Euskal Kontagintza gaur / Jon Kortazar / Cuadernos de Mangana, 2003
Postmodernitateaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-06-01
Testua, oso argitalpen polita, bestalde, Cuencako “Centro de Profesores y Recursos” deitzen den horretan aurkeztua izan zen gazteleraz. Euskarazko itzulpena Juan Kruz Igerabideren zordun da. Bata zein bestea testu ederrak dira, edertasuna hartzen bada bere zentzurik itxienean, alegia testu biribilak dira eta teknikoki ia perfektuak. Jon Kortazarrek modernitatea eta postmodernitatea zer diren definitzen ditu eta haien eragina aztertu egiten du euskal kontagintzan, euskal narratibagintzan alegia. Egia da, lehendik ere irakurria diodalako, oso kezkatuta dagoela Jon Kortazar (edo oso arduratuta, hitz suabeagoak erabiltzearren) modernitatearen eta postmodernitatearen gaiarekin. Ez da bakarra, baina nago lortua duela teoria bat gai zail, ohikoan uste den baino zailago, horretan. Egia ere bada postmodernitateak ez duela fama onik gure artean. Ez da harritzeko modukoa. Gure artean oso gutxi irakurtzen da, eta irakurtzen denaren herena gaizki ulertzen da. Hortik datoz gero kontuak. Habermasi sari garrantzitsua ematen diote eta hor ateratzen da politikari bat, denon ahotan dabilen politikaria hain zuzen, Habermasi buruz txorakeriak esaten.
Garbi dago halakorik esan duenak ez duela Habermasen aztarranik ere, ez diola usainik ere hartu Habermasi. “Abertzaletasun konstituzionala” entzun du nonbait eta barrenak irauli zaizkio, gauzak nahastuz eta zilipurdika jarriz. Antzekoa gertatu da postmodernitate kontzeptuarekin. Hain izan da hitzaren esanahiari buruzko ezjakintasuna, non “postmoderno” adjetiboa irain moduan erabilia izan den. Galdetu bestela EE-koei, postmodernoak halakoak. Eta nago, ezagunak ditudalako, postmodernitatearen uretan sartu bai, baina oso ez zirela busti. Baina hori beste kontua da, oroitzapenaren trikimailua, egunen batean, suaren ondoan kontatzekoa. Ez dugu —orokorrean diot—, onartu postmodernitatea, baina herri gutxi gu bezain postmoderno, alai eta kirrikirria. Liburuaren lehen zatia horretaz da. Jon Kortazarrek postmodernitatea definitzen saiatzen da, eta lortu ere lortzen du. Bigarrenean postmodernitatearen eragina aztertzen du. Eta egia esan izugarrizko eragina izan du. Beste kontua da guk halakorik aitortzea.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez