« Herri txiki | Magiarik gabeko errealismoa »
Susmaezinak / Itxaro Borda / Alberdania, 2019
Beruna eta sua Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-04-10
Poliki-poliki euskal gatazka ardaztzat duten liburuen uholdea lasaitzen ari dela ematen du. Horren ordez, gatazka beste era batez aurkezten da euskal literaturan, beste gai batzuen hondoko marko moduan alegia. Edonola ere, gaiak oraindik ere badu zeresanik, batez ere ikuspuntua aldatzen bada. Eta halaxe jokatu du Itxaro Bordak “Susmaezinak”en.
Nobela honetan idazleak gatazkaren erdigunera eramaten ditu irakurleak, 80ko hamarkadako berun eta suzko egunetara. Idazlanean kontatzen da nola osatu den Iparraldeko jendearekin komando ibiltaria. Komandoko kideek, Frantziako herritarrak izanik, izugarrizko erraztasuna dute Espainia aldean lasai asko mugitzeko inork detektatu gabe, eta atentaturik odoltsuenak egiteko. Komandoko kideek eguneroko bizitza arrunta ezer susmatu gabe halako bizitza bikoitza eramaten. Bitartean, atentatu odoltsuak egiten dituzte eta hilketaz hilketa 80ko hamarkadako kronika osatzen da.
Eleberria komandoko kideengan zentratzen da, baina kontrapuntu moduan biktima batzuen ikuspuntuarekin ere topatzen da irakurlea. Pertsonaiak eskizofreniaren antzeko egoeran bizi dira eta ez dira arduratzen inguruan sortzen duten sufrimenduaz, beren burua heroitzat baitute. Irudi hau apurtuta geratzen da “besteen” ikuspuntua azaltzen denean. Pertsonaiek heroiak direla pentsatzen dute, askatasunaren alde-edo aritzen direla adierazten baitute. Beraien jarreretan eta jardunean ideia jaso eta absolutu horiek deuseztatzen dira: sufrimendua sortzen dute, familia engainatzen dute eta, gizonezkoen kasuan, matxista hutsak dira.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez