« Suntsipen baten birsortze artistikoa | Beruna eta sua »
Gu orduko hauek / Garazi Arrula Ruiz / Txalaparta, 2017
Herri txiki Eneko Barberena / goiena.eus, 2020-04-05
When you’re growing up in a small town / and you’re having a nervous breakdown / and you think that you’ll never escape it / Yourself or the place that you live.
Honela abesten du Lou Reedek, Smalltown kantan, herri txiki bateko gazte baten itomena. John Cale musikariarekin batera Songs for Drella diskoari ekiteko. Euskarari ekarria badago gainera, 2014an hainbat musikari eta ekoizleren ekimenez eginiko Lou Reed, mila esker diskoan Txuma Murugarrenen ahotsez.
Munduko biztanleriaren % 75a hirietan biziko omen den garaiotan, omen diot auskalo bizi dugunak ze norabide hartuko duen, deigarria bada oraindik arrakastaren arrakastaz hazteko ia marjinarik geratu den ideiaren indarra. Herri txikietan ez da aukerari, mundura atera beharra dago beti eta betiko.
Hiriak badu indarra, erakarmena, distira. Dantzan egon zintezke, zahartu arte, Jep Gambardellaren pare. Nahi beste hitzaldi, aurkezpen, kontzertu, giro.
Aldeanoak, pueblerinoak, caseroak. Hiria jatorrizko bekatuak garbitzeko ponte. Honi buruz, Joxe Azurmendik donostiar pentsaera tristeki arrakastatsu bati bere azken liburuotako batean ematen dion errepasoa aintzat hartzekoa bada.
Hau guztia idatzi dut, Garazi Arrularen Gu orduko hauek ipuin liburu apartaz akordua izan dudalako. Kontrazalak irakurtzea beti da arrisku-kirol, baina bertan aipatzen den distantzia berbarekin ezin adosago egon. Eta horri buruz, ahizpen arteko distantzia, herri eta hiriaren artekoa, da besteak beste liburuaren izen bereko ipuina. Hemen hautatu dudan pasartea gaurko gaia josteko: Pentsatu; herri batean gaude eta bakea baizik ez ote da gertatzen? Pentsatu. Zeren bakea ez da deus ez gertatzea, ala bai? Bakean egotea ez litzateke, ba, nobedadea gure Herri santu honetan? Aspergarria da bakea. Ahizpatxok, asperdura faltan du, agian. Bakea zer da ba. Asperdurari aurre egiteko, gaztetan munduko bolari begira pasatzen zituzten arratsalde euritsuak, elkarrekin nora joanen ziren, non biziko orain hemen, gero han, Willy Fogen antzera haiek ere munduari bira emanen ziotela erabaki zuten Verne bat bazenik ere ez zekitenean. Inoiz ez zuten herria bizitokitzat hartzen hitz-aspertu haietan, eta batez ere inoiz ez zuten irudikatzen ba bestea gabe ibiliko zirela.
Akaso gure guraso, aitona-amona gehienak oso herri txikietakoak direlako oinordetzan jaso dugu egonarriko ezerosotasuna. Akaso, hiriaren distirak beleak erakartzen jarraitzen duelako. Batek daki. Jakitearren, ni bizi izan naizen hirian, apenas ezagutu dudan bizilagunik. Ezta hitz erdirik ere trukatu askorekin. Galdetu izan diet hau hauetan bizi diren lagun/ezagunei eta denek arraro begiratzen didate. Zertarako?
Zertarako. Hori, zertarako, bizi bat herri batean, deus ez baita gertatzen. Honela bihurtzen du hiriak aldiria urtez urte luzeagoa, metro linea bakoitzak, autobide kilometro bakoitzak ebasten du zerbait. Madrid ez da ingurua xurgatzen duen bakarra. Eta, jende/aberastasun pilatze hutsa besterik ez den ariketa, pobretze handia ere bada gure geografiatan.
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Paloma Rodriguez-Miñambres
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Mikel Asurmendi
Esker onak
Delphine De Vigan
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Enarak
Bernardo Atxaga
Irati Majuelo
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
Aritz Galarraga
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Joxe Aldasoro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Mikel Asurmendi
Odola kantari
Unai Elorriaga
Asier Urkiza
Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins
Nagore Fernandez
Eguna hasteko olerkiak
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Mikel Asurmendi