« Ehun orri hamaika urteren omenez | Herri txiki »
Gernika 81 / Xabier Soubelet / Elkar, 2018
Suntsipen baten birsortze artistikoa Amaia Serrano Mariezkurrena / Argia, 2020-04-05
Obra hau Xabier Soubelet, “Xubiltz” artista eta idazleak abiatutako egitasmo hirukoitz baten azken emaitza da, Gernikaren bonbardaketa ardatz hartuta ikuskizun musikal bat, margolan lan bat eta nobela bat sortu baititu. Bistan denez, hiru lanok adierazten dute transmisio historikorik ezarekiko Xubiltzen kezka.
Nobelan errealitatearen eta fikzioaren mugekin jolas egiten da, ametsa horretarako baliabide izanik. Irakurlearen arreta pizten da hasieran, pasarte oniriko batek karlismo garaiko pertsonaiak euskal gatazkaren garaira ekartzen baititu. Amaiera ere indartsua da, istorio ezberdinetan azalduriko gertaerak elementu sinboliko eta historikoekin nahasi, eta Xubiltzek egindako antzezpen musikala ardatz izanda eraikitzen baita.
Halaber, aipagarriak dira eleberria osatzeko erabiltzen dituen istorio batzuk (Ju eta Ottorena, esaterako), baita pertsonaiak harremanetan jartzeko moduak ere, Gernikako gertaerei ertz ezberdinetatik begiratzen baitiete, artea oso presente izanik eta 36ko Gerra II. Mundu Gerrarekin lotuz.
Hala ere, badira irakurri ahala kirrinka egin didaten zenbait alderdi: batetik, ipuinen egitura duten kapitulu txiki ugariz osatua dago nobela, eta pertsonaien barne-munduetan gutxi sakontzen da; bestetik, bonbardaketa aurretiko pasarte batzuek ohitura eleberriaren itxura hartzen dute, nahiz eta mundu-ikuskera hori apurtu egiten den istorioaren kokalekuaren, garaiaren eta pertsonaiaren jatorriaren ondorioz; horrek, era berean, hiria/herria, modernitatea/tradizioa, bertako/kanpoko, euskaldun/atzerriko dikotomiak indartu egiten ditu, euskal gizartean integratzeko zailtasuna eta emakumeen kontrako indarkeria sinbolikoa ageriko eginez; azkenik, egiletasuna esplizituki markatzen duten atal autobiografikoek gainerako istorioen tentsioa apurtzen dute, eta irakurlearen interpretazio aukerak murrizten, sorkuntza prozesuari buruz behar baino xehetasun gehiago emanik.
Oro har, baina, uste dut pertsonaien arteko erlazioetan eta istorioak harilkatzeko moduetan asmatu duela, garai bereko giro ezberdinak narraziora ekartzean. Pasarte batzuk gogorrak bezain ederrak dira, eta horiek eusten diote nobelari.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez