« Ur-azaletik hondoa | Suntsipen baten birsortze artistikoa »
Moskito / Igor Estankona / Susa, 2020
Ehun orri hamaika urteren omenez Aiora Sampedro / Berria, 2020-04-05
Igor Estankona bizkaitarraren poema-liburu berria argitaratu du Susa argitaletxeak. Lana, editorialak berak aipatu moduan, idazlearen hamaika urteko isilunearen ondorioa da, eta haren ibilbidean ohikoa duen argitaletxean ezagutzera eman duen bosgarren liburua, orotara. Moskito izenburuak ez dio pista handirik emanen irakurleari, sinboloen eta naturaren agerpenaz ez baldin bada. Egiturari begira, lana bost ataletan dago banatua, eta, egileak aurretik idatzitako beste lan batzuetan egin bezala, atal bakoitza kontzeptu bati jarraikiz banatua izan da: Frontoiak; El naixement del català escrit; Minxoriak; Zelofana eta eztia; eta Luze, mehe ta bistosue.
Aurreko lanen haritik idatzia, estilo berezia ziurtatzen duen poeta baten liburua dugu Moskito; idazlearen obsesioak helduta ageri dira hemen. Hainbat irakurketa aukera iradokitzen duela dio atze-azalean idatzitako argitaletxearen testuak. Eta hala da; irudikapenerako joera erakusten dute egilearen zenbait poemak, eta, beraz, irakurleari interpretazio aktiborako bidea zabaltzen dio Estankonak.
Sinbolismo horren bidetik, literatur tradizio klasikoari egindako erreferentziak agertzen dira poemetan: zenbaitetan era zuzenean, E.H. piezan bezala; beste zenbaitetan zeharka, plagioari edo hainbat joerari egindako keinuen bidez.
Izadiari eta haren osagaiei egindako erreferentziak etengabeak dira lanean, baina era berean ageri dira gizarteari egindako keinu sozialak. Egunerokotasunaren hausnarrean oinarritutako poesia baita Estankonarena. Metaliteratura (ikus Antologia honetako… testua) eta intertestualitatea (beste ataletan zeharkakoak diren erreferentziak hemen zehaztu egiten dira) bereziki esanguratsuak dira, esaterako, bigarren atalean, zeina poesiaren manifestu baten moduko atal gisa uler baitaiteke. Idazlearen intentzio-aurkezpen modura ageri da hura, eta gertutasunerako idatzitako literatura baten alde egiten dela esan genezake: “Kultura eta gauerdiko ametsa maitasuna /eskegi dute haragia karteletan eta kontatu dute/ nobeletan gezurra, eta zuretzat dena da gasa bezala;/ ahaztu zaizu nola esan/ behar zaitut”.
Formari dagokionez, aurreko lanen bideari jarraitzen dio hemen ere Estakonak. Molde eta errima anitzeko olerkiek osatzen dute lana: egileak berdin-berdin egin dezake soneto baten egitura imitatzen duen pieza elegiakoa nahiz poema narratiboa, edo egin ditzake bertso-librean idatzitako piezak. Olerki-moldeei dagokienez, badira ahozko literaturatik gertu dabiltzan ekoizpenak nahiz esamolde ezagunen moldaketak. Bestalde, halako aura epiko bat hartzen dute kontu garaikideek molde klasikoaren itzalean, hala nola langile-klaseak, nazioak, eta abar.
Gozatu ditut molde narratiboko poema bereziak, Antologia honetako… adibidez (Iratzeen esporak lanaren erreminiszentzia zuzenak dituena).
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez