« Hik ez dakik zer den beldurra | Oihartzunen artean »
Winston / Martin Etxeberria / Elkar, 2018
Obra gaitza Winston! Metaforek eta irudiek itsutuko zaituzte, zatozte antzokira! Mikel Asurmendi / argia.eus, 2020-04-03
Ez da lehen aldia, Zakurraren poema eta beste hezurrak poesia liburu kari hizpide izan nuen Martin Etxeberriaren poesia, 2011n: “Hiru Etxeberria dira Zarautzen, idazleak alegia. Aitziber da lehena, bikiak beste biak: Martin eta Xabier. Poeta nor den?”, idatzi nuen.
Winston honetaz gero, agian berant, beste Etxeberria bat kausitu dut, euren aita. Bego hor! Winston liburua hizpide orain…
Chesterfield izan liteke, baina ez, Winston da. Poesia izanagatik, antzerki obra balitz bezala bizi izan dut liburua. Gainera, prezio berean hiru emanaldietan egon naiz. Lehenbizikoz, atrezzoan erreparatu dut. Ondoren poemak laztandu ditut. Eta hirugarrenez, poemekin oheratu naiz. Ez denekin modu berean, ez berdin, noski.
Obrari izena ematen dion Winston poema-atala tragikomediakoa begitandu zitzaidan hasmentan. Fikziozkoa izateko ikuskizunari benetako usaina zeriola jabetu nintzen hondarrekoz. Winston antzerki-lanaren hurrengo atalen aurrekaria: ironia… Solas garratzak, solas urosak, aldian errazak aldian errebesak.
Winston-ez gainera, bi bidelagun agertu dira hastapenean: Wittgenstein (“Nire hizkuntzaren mugak nire munduaren mugak dira”). Ezra Pound (“Tenplua sakratua da, ez dagoelako salgai”).
Demagun Winston obra mugatua dela, ez dela obra komertziala: “Gerrak behar gaitu. Gizonak gerra berri batez erditu dira”. Obraren sintaxia, gure bizitzarena legez, Greziatik heldu zaigu. Bizitzari sintaxia ukatzea proposatzen digu poetak: “Profeta zaharrek ez zituzten horrenbeste esaldi isuri”.
Poesia arritmia moduko bat da, eta antzerki hau arritmikoa, bizitza bera legez. Iraganera egin du Winston-ek, nerabezaroan “heriotza” presenteagoa z(u)enean. Bazen bizitzaren ezkontza, bazen isiltasuna ez hiltzeko modu bat…
Grezian barrena Minotauroa lagun, izaki izugarria. Mitoaren aparrean dabil Martin Winston, nerabe haren mendekua “bizitzea izan zen”, hamalau urtetan Rimbaudekin koarentenan (egungo berrogeialdi gaitzaren aurrekaria) pasatu zuenekoa gogoan. Hari esker bizitzari atxikia jarraitzen du. W.H. Audeni ere lotu zaio bidean, edo Auden berari lotu ote?
Surrealistak bidaide ditu, gogaide, Buñuelen ukitua du obrak, Picasso jostalari tarteko betiere. Bizitza baina garratza da, baita pornografikoa ere txitean-pitean. Winston Etxeberria izan liteke Winston Churchill, baina politikaz eztabaidatzea absurdu bihurtu da, naski. Godoten esperoan absurdua bizi du Winston-ek.
Hasieran, isiltasuna zen. Hitzak egiten gaitu aitzakia. Estakuru gara bizitzan. Alta bada, poetaren teorema asmatu du Winston-ek “Emaizkidazue hiru puntu, eta mundua isilaraziko dut”. Iluntasunean ezin begirada isildu ere badabil Martin Winston Etxeberria.
Inspirazioa palindromo bat da. Antzoki dekadente batean gaude, zinema izoztu bat… Edo elizan gaude agian. Grezia beti presente. Isiltasun aldarri. Hölderlin, Elliot, Rilke agertu dira. Horiek pertsonajeak! Alegia deus ez!
Poesia neoizko argien lilura eztia izan daiteke Wintson-en begietan, botikak inoiz baino gehiago saldu ditu nikotina partxeak eta kondoiak. Neoizko argia erotu egin da bat-batean: Kli-kla, kli-ka, klika, kli-ka, kli-kla… Klimaxa!
Hiltzera doaz denak. Stalinek ere badu bere atala: “Gulag hormatuan kondenatuta jarraitzen dugu, deserri koherentean. Armiarman atxilotuak gara jada, geure euli propioen zeldakide”.
Hiltzeak mailua du amets. Bob Marleyren musikak bete du eszenatokia. Oteiza ere agertu da, arrazoiz. Nolaz bestela? Teloia erortzean esperantza gailendu da: naufragoek bakarrik aukeratzen dute kaia. Bere ontziak (Winston zigarretak) erretzen dituenak soilik bereganatzen baitu itsasoa.
Horixe bada, Winston!
Obra gaitza Winston! Metaforek eta irudiek itsutuko zaituzte, zatozte antzokira!
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Irati Majuelo
Denbora galduaren bila / Swann-enetik
Marcel Proust
Aritz Galarraga
Iraileko zazpi egun
Eneko Azedo
Aiora Sampedro
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Mikel Asurmendi
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lurrez estali
Ximun Fuchs
Jon Jimenez
Irakurketaren aldeko manifestua
Irene Vallejo
Mikel Asurmendi
Poesia guztia
Safo
Mikel Asurmendi
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Jon Jimenez
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo