« Obra gaitza Winston! Metaforek eta irudiek itsutuko zaituzte, zatozte antzokira! | Erromantizismoaren itzalak eta argiak »
Moskito / Igor Estankona / Elkar, 2020
Oihartzunen artean Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-04-04
Hamar bat urte pasatu dira Igor Estankonak bere azken poema liburua argitaratu zuenetik, eta parentesi moduko horren ondoren “Moskito” izenburuko idazlana plazaratuz egin du poesiaren alorrean berragertzea. Hemengo poemak osatzeko erabili diren irudien interpretazioan ziur aski ez dira bat etorriko irakurlea eta idazlea: agian idazlearen aldetik pertsonalak eta zehatzak diren erreferentziak, beraz errealitatearekiko lotura argia duketen irudien oinarrian daudenak, irakurlearentzat misteriotsuak izango dira, surrealismoaren emaitzak alegia. Izan ere, idazleak idatzi bere esperientziatik idazten duen moduan, irakurlea bere eskarmentuan oinarritzen da idazlana ulertzeko. Eta honek, jakina, ez dio kentzen baliorik lanari, aitzitik, Umberto Ecok aspaldian adierazi zuen hariari jarraituz, benetan balio duten lanak irekiak baitira, interpretazio asko onartzen dituztenak. Unibertso propioa eraiki du idazleak eta irakurlea ia gonbidatu moduan begira dago poetaren etxearen barruko mundu berezi horri. Poemak eraikitzeko idazleak mundu exotiko eta urruna aipatzen du askotan, eta bestetan poesia errealitate gordinaren gainean bermatzen duela ematen du, poemak erdibide batean kokatuta egongo balira bezala, erdibide ez egonkor eta malguan. Baliabide erretorikoen aldetik askotan errepikapena erabiltzen du idazleak, erromantzeetan-eta erabiltzen zen teknika nolabait berrituz, esaldiak eta hitzak oihartzunean errepikatzen direlarik. Eta agian oihartzunarena giltza da liburu honetan murgiltzeko. Izan ere, Igor Estankonaren poemetan irakurlea oihartzunen oihartzunez inguratuta aurkitzen da, eta oihartzun horietan misterioak daudela susmatzen duelarik, horiek interpretatu beharra sentitzen du. Ziurtasunik ez dauka, ordea, eta horren ondorioz ulermen objektiboak baztertuta zirrarak bezalako ezagutzari eutsi beharko dio.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui