« “Zendabalitz”, mosaiko korala | Susmagarri oraindik »
Txipiroiak bere beltzean / Rafa Egiguren / Susa, 2019
Narraziorako irrika ludikoa Hasier Rekondo / Deia, 2020-03-28
Faustoren hitzaurrean Goethek ohartarazi zigun: “Nobedadeen leihatilatik berriki heldu ikusle batek nolatan aurki dezake literaturak eskatzen dituen lasaitasuna eta irudimenaren bizitasuna”. Rafa Egigurenek (Hernani, 1948) lasaitasun eta bizitasun horiek ditu ardatz aspaldiko partez argitaratu duen ipuin bilduma honetan, eta beste gauza inportante bat gehituko dio: umore fina. Txipiroiak bere beltzean (Susa, 2019) honi ez zaio erraz puntua hartzen presazko lehen irakurketa batean, bai narratzaileak erakusten duen grina aseezinaren eta moldakaitzaren ondorioz, bai gaien, moldeen, zein ikuspuntu narratiboen aniztasunaren eraginez.
Oso oparoa izan ez arren Egiguren idazle zaildua dugu, azken entregak Chevrolet tropikala (2007) nobela eta Gauza guztiak (2011) saiakera izan dira. Betidanik jorratu du Ekialde Urrunarekiko zaletasuna (oraingo honetan, Txina eta Japoniarekin zerikusirik duten zenbait istorio tartekatzen ditu). Hamahiru ipuinez osatu liburu honetan, egungo Euskal Herriko kontradikzio nagusienen muinetan, non gatazka politikoaren zuri-beltzeko oroimenak eta oihartzunak ere atzematen baitira, kokatu daitezkeen narrazioak zein erlijioaren gaineko hausnarketak landu ditu, besteak beste. Horrela bada, idazteko estilo zuzen eta arin baten jabe, J.P. Sartreren existentzialismoaren eragina nabarmena da, ideia nagusi batek ehunduta: besteen aurrean erakutsi behar dugunak erabat mugatzen gaitu izaki gisa, haien aurrean simulatu beharrean baikara. Txarrena, beharbada, simulakro horrekin geure ispiluaren aurrean ere jarraitu beharra.
Gai ugari jorratu nahi izate horrek apika zenbait ipuinetan nolabaiteko anabasa sortzen du, batez ere Ekialdeko erreferentziak eta Euskal Herrikoak larregi gurutzatzen direnean, zenbait kontakizunetan sakontzeko aukera eza sumatzen baita, nolabaiteko errealismo magikoaren kutsua duen O Pão de Açúcar narrazioa iruditu zait ahulena. Horrezaz gain, irakurlea galdu egiten da nobelen zirriborroak izan litezkeen eta ipuinetan geratu diren kontakizunetan, Ad maiorem Dei gloriam da azken horren adibiderik argiena. Baina, halere, kontatzeko modu kaotiko horrek, Ekialdeko ukitua duen kaosa nahi bada, badu bere xarma, batez ere gure literaturaren ildo pisutsu nagusietatik ihes egiten baitu, nolabaiteko naiftasuna ematen baitie narrazio guztiei, eta hori eskertzekoa da.
Liburuak goia jotzen du distantziaren teknika narratiboa lantzen duen Itzalaren gorazarre narrazioan. George Perec-ek aitzindarietako bat izan zuen ikuspuntu aseptikotik, xurgagailu zanpatu biribil bat da narratzailea, kuroko xurgagailu japoniarra, morroia. Japoniako teatro klasikoaren pertsonaia batek ere izen bera du. “Agertokiaren ardura domestikoa eramaten du antzerkia jokatu bitartean; beraz, badu gure lanarekin antza eta, itxuraz, eredu jarri nahi izan dute”. Xurgagailuak gure etxeetako gaitz nagusiak antzemango ditu: morroiak eta antzezle hipokritak gara. Alta bada, gu izateko dugun aukera bakarra mozorroez biluztea da, pertsonalitateaz, nahi bada gehiegi sakondu gabe, gauzak eta pertsonak behatzea, kontatzea, xurgatzea.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi