« 1980ko musika | Perlak hondarretan »
Pentaedroa / Txema Garcia-Viana / Elkar, 2019
Pentaedroa Usoa Alberdi Fernández / Aizu!, 2020-03
Pentaedroa, behialako antzerki taldea bost lagunek osatzen zutelako, lau gizonek eta emakume batek. Pentaedroa, halaber, liburu mardul bezain bizi honetan haien bosten istorioak direlako enborraren adar nagusiak, alegia, gerraren ondorioz taldekide bakoitzari suertatu zaizkion ibilbide eta sentipenei buruzko kontakizun zabalak, eta zehatz-zehatzak. Ez dezala pentsa irakurleak, ordea, bost kapitulu bata bestetik bereizita aurkituko duenik, ezta bost euskal herritar, besterik ez, munduan zehar sakabanaturik, bakarrik, ere. Izan ere, beste garai bateko pentaedro hark bat eginda jarraitzen du, Frankismoaren garaiak agintzen duen moduan, hori bai, eta haren aurpegi bakoitzak aurpegi eta istorio gehiago dakartza. Hori dela eta, ez dugu denboran jauzika irakur daitezkeen eleberri horietakoa. Ez da komeni, behintzat, istorio bakoitzaren berezitasunetan, xehetasunetan eta, horrela, osotasun sakon-sakonean murgilduko bagara, egileak pertsonaien ahotan jarritako euskara moldeen aberastasunak garraiaturik. Azkenean, denek batera (protagonistak, gainerako pertsonaiak, tokiak, egoerak, sentimenduak) gerra egunen mosaiko zabala irudikatzea lortzen dute; irudi penagarria, jakina, gerrak sekula ez direlako inolako festa zoragarria.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez