« Ikustekoa | Arratseko ahotsak ozen »
Kandinskyren tradizioa / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2003
Lehen amodioa Javier Rojo / El Correo, 2003-05-21
Ramon Saizarbitoriak bere azken liburuari “Kandinskyren tradizioa” jarri dio izenburutzat, margolari errusiarraren emazteak kontatzen omen duen anekdota batean oinarrituta. Liburu txiki honek (laurogei orrialde inguru baino ez ditu) euskal idazleak azken urteotan jarraitu duen ibilbidean aldaketa bitxi bat erakutsi du: itxuraz behintzat, irakurle gazteentzako testu baten aurrean gaudela ematen du.
Izan ere, istorioaren protagonista lehen pertsonan mintzo den neska nerabea da eta liburuan, gainera, bere lehenengo amodioaren kontaera egiten zaio irakurleari, ametsezkoaren eta errealitatezkoaren arteko kontrajarpenaren bidez. Hau da, liburuak gazte literaturean aurki daitekeen topikorik nagusienetako batean dauzka bere erroak. Baina berehala konturatuko da irakurlea ez dagoela planteamendu horiekin idazten diren ohiko liburuetako baten aurrean. Gehiegizko sinplifikazioak eta dena azaldu beharra alde batera utzita, Saizarbitoriak ironiaren inguruan antolatu du bere idazlana, xehetasunak eta zeharkako aipamenak ulertzeko gai den irakurlea gogoan.
Liburu hau, azken urteotan idatzi dituen beste lan batzuekin konparatuta, divertimentotzat har daiteke. Hala ere, idazleak ez dio ukorik egin benetako literatura egiteari.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez