« Memento penniano | Miñan »
Aitaren etxea / Karmele Jaio / Elkar, 2019
Aitaren etxea Alaitz Andreu / Aizu!, 2020-01
Karmele Jaio idazle gasteiztarraren hirugarren nobela dugu honako hau (beste hainbeste ipuin liburu kaleratu ditu jada, baita poesia liburu bat ere). Bere testuetan ohikoak diren gaiak aurki ditzakegun arren (hala nola, beldurrak eta pertsonen arteko inkomunikazioa), esango nuke bi ildok gidatzen dutela eleberri hau. Batetik, metaliteratura pixka bat eginez, idazleak, berak bizi ez dituen zapalketek zeharkatutako gorputzei buruz idatzi nahi badu, nondik idatzi behar duen galdetzen du. Bestetik, gizonen nolabaiteko deseraikitze prozesuaz mintzo da; edo, bestela esanda, maskulinitatea deseraikitzeko deia egiten du, edo die, gizonei. Bada, bi gai horiei heltzeko, Ismael dugu protagonista: idazlea ez ezik, semea, senarra eta aita ere bada, nahiz eta batez ere idazle lanetan aritzen den. Alabaina, sormen krisi bete-betean dago, baita, agian, existentzia krisian ere. Gainera, aita aguretua zaintzea egokituko zaio. Horixe da, hain zuzen ere, lehen aipatu ditudan bi gaiak jorratzeko abiapuntua. Gustura irakurtzen da nobela, arina da; aldi berean, ordea, zer pentsatua ematen duten gaiekin egingo dugu topo, eta baliteke geure burua protagonistarekin edo haren bikotekidearekin identifikatzea. Baliteke, halaber, geure burua deseraikitzen hastea. Hala bedi!
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui