« Azkeren hasierak | Munstroaren kontraesanak »
Van't Hoffen ilea / Unai Elorriaga / Elkar, 2003
Idazkera jolas gisa A. de Amezaga / Bilbao, 2003-05
Askok itxaroten genuen Unai Elorriagaren bigarren liburua, SPrako tranbia saritua irakurri genuen askok. Ba hona hemen, heldu da. Lehenengoarekin konparatuta (beti konparaziora jotzeko ohitura izaten dugu), bide diferente batetik abiatzen da, ez jorratzen duen gaiagatik, baizik eta bertan topatuko ditugun anekdotek eta istorioek istorio sendoago batera gidatuko gaituztelako. Unai Elorriagak (Bilbao, 1973; baina algortarra bizitzez, azpimarratzen denez) gizakion arteko harremanei protagonismoa emango die, euren arteko elkarrizketetan indarra jarriz eta baita bakoitzaren inguruan sortuko diren erreflexioetan; sugerentzia gustatzen zaiola erakutsiko digu berriro ere. Liburu honetan Matias Malanda dugu protagonista, Ministerioko funtzionari bat, Idusa herrian proiektu kurioso bat aurrera eramango duena. Etxez etxe ikusiko dugu Malanda, grabadora batekin eskuan, jende berezien historiak grabatzen… eta bere bizitza asmatzen herriko pentsioan. Ipuinak ipuinen barruan, liburuaren mamira eramango gaituztenak, jolas bat izango balitz bezala, horrela ikusten baitu autoreak literatura. Van’t Hoffen ilea Igartza bekari esker idatzi zuen Elorriagak. Egia esan, Espainiako Sari Nazionala irabazi zuenean, SPrako tranbia-rekin (gaztelerazko itzulpena kalean dago, Alfaguararen eskutik), idatzita zeukan, baina argitaletxekoek nahiago izan dute orain arte itxarotea. Julen Gabiriak, aurkezpenean, liburu apurtzailea eta era berean apur bat askatzailea dela esan zuen. Eta guk gaineratzen dugu eskertzekoa dela euskal letretan idazkera desberdin baten aurrean egotea. Deskubrimendu ona, benetan.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez