« Norbait dabil sute-eskaileran | Hilketa ikertzen »
Munstro abertzalea / Ignazio Aiestaran / Elkar, 2003
Munstroaren kontraesanak Oier Guillan / Gara, 2003-05-03
Abertzaletasunaren balizko argitzalen eskutik, hizkera zuzeneko olerki bilduma ironiko eta, neurri batean, probokatzailea sortu du Ignazio Aiestaranek. Sentitua ere esan liteke, politika bizitzari estuki loturik ager} baita bertan, pertsonari estuki loturik, eta ondorioz, kontraesanez betea. Biziki maitatzeak samina ekar lezakeen heinean, arras subjektiboak diren sentimenduetan barneratzeko joko gisako bilduma eskaintzen da bertan euskal politikaren ezaugarri zenbaitetan murgilduz. Irakurlea joko horretan sartuz gero, atsegina izanen du bidea; liburuaren minimoekin identifikatzen ez bada, agian urrunegia izanen du azken emaitza, espazio gutxi utziko zaio irakurlearen irudimen aktiboari.
Esan nezake batetik, liburu honen edukiak ikusita, poesia soziala edo agian politikoaren baitan koka litekeela. Esan nezake, halaber, liburuko poesiaren formak entsegua bezalako generoen ezaugarri zenbait bereganatzen dituela, gogoetara bideratutako hizkera zuzena poesiarekin elkartutakoan, interpretazioetara ireki egiten dena. Esan dezadan, ordea, adierazpen hauek galdera zaharrak pizten dizkidatela, batez ere: Zer da zehatz-mehatz literatura soziala, zer politikoa? Zer izan ziren, zer dira gaur egun? Zein dira genero gisa poesiaren mugak? Poesiak, alde horretatik, mugarik izan behar ote du? Testu batek galderak piztea beti seinale ontzat jo dut, ostera, agertutako aukerarekin ados ez egotea gerta badaiteke ere.
Edonola ere, sentimenduak ikusten ditut Munstro Abertzalea liburuaren ardatzean, sarritan gogoeta filosofiko nahiz politikoengatik piztuak, baina sentimenduak edonola ere. Ezin baita politika beti egunkari edo entsegu sasi objektibo baten kaiolan eseki. Politika, egunerokotasun gatazkatsuetan bereziki, esperientzia eta sentimenduen iturria da, eta kontraesanen iturri, sentimendu gehienak bezala.
Poesia irakurtzeko ohitura ez duen irakurlea erakar lezake liburu honek, gogoeta politikorako abiapuntu gisa bederen. Alde horretatik, ez du topatuko zailtasun larregirik; hizkera zuzena da, hitz joko eta izenburuen bidez bidalitako amu-geziek gogoetari egingo diote erronka, fantasia edo lirikotasun egarriari baino gehiago. Norberaren esku legoke ostean, entsegu kutsuko gogoeta poesiarekin uztartzerakoan, irekitako ateak luze zeharkatzea ala ez, ondorio propioak ateratze aldera. Ezaugarri honek zenbaitetan liburuari berari kalte egiten ez ote dion ere otu zait, hau da, egunerokotasunaren politika horretan murgildurik irakurlea ez bada, oro har, identifikatzen, murrizten ahal da irakurle aktiboaren papera, kontraesankorra irudi lezakeen arren, poesia lirikoagoan baino gehiago agian.
Aipamen berezia merezi du Joxe Azurmendik libururako prestatu duen epilogoak, bere baitan entsegu txiki bat osatzen baitu. Literatur erreferentzia ugariz horniturik egiten dio Azurmendik olerki bildumari lehenik eta behin testuinguru zabal bat eskaintzera: globalizazioa, unibertsaltasuna, mestizajea, asperdura, historian zehar euskaldun izatea… Pentsamenduaren koordenada zenbait olerkiak kokatzeko, kontraesanen aldarrikapen ez etsitua, ez deskokatua: “Dena da problema. Soluzioa poetak ez daki. Bakarrik ispiluak irakurtzen ditu. ispiluak idazten ditu. Bere ezlekuko leihoak unibertsora zabaltzen ditu”.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi