« Azkeren hasierak | Munstroaren kontraesanak »
Norbait dabil sute-eskaileran / Harkaitz Cano / Susa, 2001
Norbait dabil sute-eskaileran Lander Garro / Branka, 2003-05
Norbait dabil sute-eskaileran. Hotel hartako gela ziztrinean geratu behar izan du Harkaitzek zelatari halabeharrezko, eta ikerketa hartatik abiatuta zikinduko ditu orriok beltzez. Eskailerak sortutako zarata eta zaratatxo, zurrunbilo eta susmoak idatziko ditu ondorenean, beti ere zarata horien sorlekua ikertuz, hautatuz, hausnartuz edo amestuz. Edo oro batera.
Ildo hartatik, irudi bikainez ehunduriko maindire fin eta harrigarria suertatzen hasiko da Canoren esku dardartitik, zarata horiei aurpegia jartzen hasiko zaio, istorio bat, bizitza bat, ala heriotza bera narratzeko.
Narratiboak dira oso Harkaitzen olerki hauek, iradokitzaileak arras, irakurlearen irudimena dantza eroan jarriz. Eta barka hemen egiten dudan sasi literatura, baina zaila izango litzaidakeen honi buruz hitz hotzez egin ahal izatea.
Irudia, metafora baldin bada poesiaren muina, Harkaitz poeta da, eta sortutako irudi horiek, gainera, gure irduimena zirikatzeko balio baldin badute, poesia ona da. On-ona.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui