« Azkeren hasierak | Munstroaren kontraesanak »
Eulien bazka / Hasier Etxeberria / Susa, 2003
Errealitatea antzeman eta iritsi ezina izaki Mikel Asurmendi / Irunero, 2003-05
Eleberriaren luzera eztabaida gaia den garai honetan, di-da batean irakurtzen den liburua da “Eulien bazka”, irakurgarria oso. Hori, berez, generoaren beraren aldeko ezaugarri bat da gaur egun. Baina, bistan da, eleberri hori baino gehiago bada.
Hasteko eta behin, irakurleak istorioaren pertsonaiak oso testuinguru zehatz batean aurkituko ditu: Bidasoan. Hori dugu eleberriaren zentro-gunea, eta horretatik abiatuz, gure egunerokoaren hainbat elementu topatuko du berean, elementu edo osagai sozialak: hala nola garraioaren arazoa, gure kultura politikoa edo gure herrian bizi dugun gatazka politikoari buruzkoak. Hauek, zertzeladetan emanak dira, eleberriari nongotasun moduko bat ematen diotenak.
Istorioa, alabaina, klabe beltzean harilduriko trama da, Damian Arruti protagonista izaki. Entomologoa. Euli mordo du bere etxean, haiek aztertzen ditu eta haien bidez, gure inguruan gertagarri denaren aztertzen du Damianek.
Bizitzak, ordea, osagai askotatikoa izaki, ustekabe asko eman diezazkiguke. Eta halaxe gertatzen zaio Damiani hain zuzen ere. Bizi esperientzia askotarikoa izanagatik, aldian pertsona zaildua aldian pertsona etsi modura agertzen zaigu. Halako batean, berriz, bere bizitzaren norabidea aldatuko dion berria eman diote Damian Arrutiri: “kartzinoma ezkatadun bat duzu eztarrian”. Minbizi mota bat, alegia.
Une horretatik aurrera gertatzen zaizkionak, bizikidetzari, harremanari, adiskidetasunari, banitateari edo bakartasunari buruzkoak izan daitezke, irakurlearen igarpen eta nahiaren araberakoak. Hainbat irakurle hainbat tesi. Niri eleberria irakurri eta hainbat astera, beste bat bururatu zait: bizitza testuinguruaren, zirkunstantziaren edo gertakarien arabera funtsaturiko errealitate bat da. Errealitatea antzeman eta iritsi ezina izaki.
Eleberria maite baduzu, hona bere txikian, eleberria eta orobat literaturarekin adiskidetuko zaituen eleberria.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui