kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Villasante, esaterako / (Liburu zehatzik ez)

Villasante, esaterako Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-05-11

Ez da aldizkari askotxorik geratzen euskaraz; beraz, geratzen direnak zaindu beharko ditugu, gauza maiteak zaintzen diren bezala. Badakit gure herri honetan gehiegitan nahasten direla hitzak, maitasun hitza gehiegitan azaltzen da, beste zerbaiten ondoan: euskara eta maitasuna, esaterako, literatura eta maitasuna, edo herria eta maitasuna. Oso maitaleak gara gureari dagokionez, ustez. Gero maitasuna, sentimendu iragankorra izaki, gora-behera handikoaz gainera, hegaldatzen denean eta ihesi joaten denean, orduan konturatzen gara maitasunarekin batera erabilitakoaren kontzeptuaren huskeriaz. Maitasunak emango balio bezala, ukitzen duenari, berez ez duen gradua. Egia da maite ditugun gauzak hobeak direla maite ez ditugunak baino. Eta hori beti izan da hala, nik dakidala behintzat. Litekeena da hemendik aurrera ez izatea orain arte bezala, baina zalantzak ditut, ez dut uste hainbeste aldatuko garenik; ez gu eta ez inor.

“Hegats” aldizkaria oso duina da, eta maila handia erakusten duena, gainera. Hori esan behar da lehendabizi, horren ardura eta erantzukizuna duenak, edo dutenak, poz dadin, edo poz daitezen; izan ere, euskalgintzak mina gehiago ematen baitu aspaldion poza baino. Oraingo honetan, aurkezten ari natzaizuen zenbakian, hain zuzen, txosten monografikoa eskaini diote Aita Villasanteri. Ez da gutxi. José Luis Zurutuza eta José Antonio Gandariasen artikuluek hornitzen dute monografikoa, eta esan behar da interesgarria dela, gutxienez hori, interesgarria. Villasante, izan ere, interesgarria baino zerbait gehiago zen, langilea, jakintsua, fededuna; gizona ere bai, noski.

Horrekin batera Tere Irastortzaren saio bat, euskal literaturari buruz; Arantxe Iturberen elkarrizketa Joseba Intxaustirekin. Iruzkinak ere bai, Itxaro Bordak Aurelia Arkotxaren “Septentrio” hartzen du aipagai; eta Maite Gonzalez Esnalek Pello Lizarralderen “Larrepetit”. Itzulpenen arloan, aipatu behar da Andolin Eguzkitzaren lana. Jaume Pérez Muntanerren poemak itzuli baititu.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak