« Ezra Pound | Bizitza nola bizi »
Kontrako eztarritik / Uxue Alberdi / Susa, 2019
Emakume bertsolariak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-10-19
Uxue Alberdik “Kontrako eztarritik” izenburuko liburu honetan emakume bertsolarien egoera azaleratzen du ikuspuntu feministatik eta haietako batzuen testigantzan oinarrituta. Plazaz plaza bertsotan aritzen edo aritu izan diren emakumeen hitzak jasota irakurleak ikusiko du zer nolako arazoei aurre egin behar izen dieten esparru horretan leku bat lortzeko. Kontu ezaguna da esparru publikoa tradizionalki gizonezkoei egokitu izan zaiela, esparru pribatua emakumezko esparru naturaltzat hartzen zen bitartean, hizkuntzak berak erakusten duen bezala (“plazagizon” esamoldea existitzen zen, baina “plazandre” guztiz berria da, eta OEHn on-lineko bertsioan, adibidez, ez du emaitzarik eskaintzen). Esparru publiko horretan tokia lortzeko emakumeak askotan sarkin moduan sentitu dira, edo sentiarazi diete, hor egotea besteren kontzesioa izango balitz bezala. Edonola ere, egoera poliki-poliki aldatuz doa eta liburuan aipatzen diren datuak kontuan hartzera, gaur egun bertsolaritzan aritzen direnetatik % 25 emakumeak dira.
Hainbat gai jorratzen dira Alberdiren liburuan, baina gehienak bi alor nagusi hauetan bildu daitezkeela ematen du, biak ala biak estu lotuta daudelarik: lehenengoa, dagoeneko aipatu den esparru publiko eta pribatuaren arteko kontrajarpena, eta banaketa honetan tradizionalki emakumeei betearazi zaien lekua; eta bigarrena, emakumeak “besteak” izatea. Lehenengoa begi-bistakoa da, eta horrexegatik alor horretan gertatzen dena arazorik gabe antzeman daiteke. Bigarrena sotilagoa izanik, horren eragina sakonagoa da, askotan nabarmena ez den aldetik. “Besteak” bezala identifikatzen diren taldeak (kasu honetan emakumeak), ez dira unibertsalizatzen, esan nahi da, emakumeak emakumeen ordezkotzat bakarrik hartzen dira, ez pertsonen ordezkotzat; eta kontrakoa ere, ez dira indibidualizatzen, emakumeak emakume direlako hartzen dira kontuan, eta ez norbanakoak. Bi indar horien artean kokatzen da emakumeen presentzia publikoa.
Liburu honetan Alberdik oso ondo erakusten ditu egora kontraesankorrak, emakume bertsolari bakoitzaren hitzak zintzotasunez errespetatuz eta interpretazioak planteamendu teoriko sendoan ondo bermatuta.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi