« Azal maiztuak | Emakume bertsolariak »
Poesia kaiera / Ezra Pound (Luigi Anselmi) / Susa, 2018
Ezra Pound Igor Estankona / Begitu, 2019-10-17
Derrigorra. Poesia zale guztiok egon behar geunke harpideturik Susako Poesia Kaieretara, Beñat Sarasolak maisuki koordinetan dauan bildumara. Lantzean-lantzean argitara emoten dabez poeta handien lanak, ezkutuko ahapaldiak, marginaduen abotsak, ertzekoen maisu lanak. Bada, handia eta ertzekoa, biak batera izan zan Ezra Pound (Hailey, Idaho, 1885-Venezia, 1972). Luigi Anselmik itzulia, derrigor irakurri beharreko kaiera dala uste dot. Ate asko zabaldu ebazan Poundek, klasikoetatik edanez garai barri baterako poesia asmatu eban. Jo eben antiamerikartzat, faxismoaren korporatibismoa defendatzeagaitik. Ameriketako Estadu Batuak maite ebazalako gorrotatu eban, ostera, hango gobernua. Zorotzat jo eben, nahasketaritzat. Bere herrialdean ez ekien garbi zer egin beragaz: edo sari literario bat emon, edo gerra krimenengaitik espetxeratu.
Eta Italian hartu eban babes, idea duda-mudazkoen herrialde suzkoan. Halakoxe tenperamentua eukan, eta sano modu intensoan bizi izan ebazan eztabaida politiko eta literario guztiak. Poesia poesiaren gainean egitearen maisua izan zan. Beti delikaua, beti orekaren paradigma, Japoniatik Greziara —eta are, Erromara edo Probentzara— doan arku poetiko miragarria berridatzi eban, berdetu ebazan betiko eiteak: “Aurpegi horiek jendetzaren artean agertzea:/Petaloak adaxka beltz, heze batean”.
Horregaitik liburu hau hartzea da sinpletasunari buruzko tesi bat hartzea lakoa. Perifrasirako be, Poundek bati dauka biderik labur eta eraginkorrena aukeratzeko gaitasun txundigarria: “Ezar nazazue edozein lanbidetan,/idazle lanbide malapartatu honetan salbu,/non eta burmuinak erabili behar baitira tai/gabean”.
Tradizinoaren hizkuntza da Pounden poesia, modernidadearen berbakera barria. Entziklopedia lakoxe sakona da bere jakintza, baina umearean —lehen poetaren— inozentziagaz idatzi dirala emoten dabe hainbat pieza minimalistak. Poesia honek dardara egiten dau Luigi Anselmiren itzulpen bikainean, eta dardara hori ez dakizu dan arbolako orri batena, edo espiluan islatutako arbolako orri batena.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez