« Euskarririk gabe | Mugaren izaera »
Larrosak, noizean behin / Jon Iriberri / Erein, 1990
Lehertu gabe oraindik Aritz Galarraga / Argia, 2019-09-22
Gerardo Markuletaren poesia atsegin izanik, eta ez gutxi, kuriositatea neukan jakiteko Jon Iriberrirena nolakoa ote zen —ez bainuen ezagutzen, mea culpa—. Iriberri, Markuletaren pseudonimo, heteronimo edo dena delakoa (eskizonimoa, sortzailearen hitzetan), bi poesia libururen sinatzailea. Lehena, Larrosak, noizean behin, 1990koa —baina 87 eta 89ko sorta saritu pare batean oinarri duena—; bigarrena, Sagarraren hausterrea, 1993koa —berria, beraz, nahiz poema pare bat, hemen aldaketa txiki batzuekin, aurreko liburuan ere agertzen ziren—.
Hasieratik hasteko, lehen bilduma abiatzen da denborarekiko kezkatik —“aho zabal eta ilun bat besterik ez dut ikusten”—, laketzen da maite kontuetan —“gezurretan ari ziren poetak / ala suziria sartu dit maiteñoak”—, begiratzen dio egunerokoari —“Nork du bere lanez / hitzek baino segurtasun urriagorik?”—, hiriari eta hiritarrari —“euren istorioen / pertsonaia haizen bezalaxe, / (…) heure istorioko eserlekuetan / agertuko zaizkik”—, goia jotzeko azken poema jakingarri batean, Erretratoa: “Bai, bizi izan naizela aitor daginat”. Bigarren bildumak ere segitzen dio izpiritu berari, gaietan ez dabil aparte, jarraipen bat igartzen zaio, nahiz forma aldetik laburragoak ere saiatu, are haiku modukoak —“Damu ekaitzerako / ez aterpe / ez goardasolik”—.
2007an, jada Gerardo Markuletak sinatzen zuen liburu bat, Ezjakintasunak, iruzkintzea egokitu zitzaidan. Aurrekoa halaber buruan —Batak ez du bestea kentzen, 2003koa, nire uste makalean Markuletaren gailurra—, poesia egiteko molde jakin bat seinalatzen nion, ahots bat, zeinak poema biluziak atsegin dituen, zuzenak, ekonomikoak, kontrastez beteak, jolastiak, erritmodunak, ironia finekoak. Horiek guztiak intuitu egiten dira Jon Iriberriren liburuetan, lausoki agian, modu enbrionarioan, lehertu gabe oraindik. Oraindik dira nahasi xamarrak, ilunxeak, kriptikoagoak, iruditu zait batzuetan anekdota pribatuari lotuegiak. Markuletak gero erakutsiko duen argitasun, sinpletasun —ezen ez sinplekeria— hori gabeak. Alegia: Iriberri vs. Markuleta balizko bataila literario horretan, bigarrena ateratzen dela garaile, nabarmen. Zorioneko gaude hortaz, aktibo dagoena —nahiz azkenaldian batez ere itzulpengintzan— Gerardo Markuleta baita.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro