« Lehertu gabe oraindik | Lehen notak »
Mugi/atu / Beatriz Chivite / Pamiela, 2019
Mugaren izaera Javier Rojo / El Correo, 2019-09-28
Beatriz Chivite Ezkietak izugarrizko trebetasuna du baliabide erretoriko gutxirekin poesia egiteko, “Mugi/atu” bere azken poema liburuan frogatu daitekeenez. Bertan agertzen diren testuak biluzik agertzen dira, esentzialenera laburtura, gehiegizko lanketak poesia honen izaera baliogabetu ahal balu bezala. Bere poemek, benetako haikuak izan gabe, poesia japoniar horren oinarriak partekatzen dituztela esan daiteke. Liburu honetan eszena moduko irudiak agertzen dira, arruntak askotan, eguneroko bizitzatik hartuta diruditenez geroztik. Eta eszena horiek, momentua jelatuta uzten dutenak, barneratu, sentitu eta interpretatzerakoan ulertzen da beren atzean dagoen poesia.
Izenburuan agertzen den bezala, bi irudi elkartzen dira poemetan, ‘mugitu’ eta ‘mugatu’ aditzen bidez azalduak, biak ala biak estu lotuta daudelarik. Mugitzeari dagokionez, gizakia munduan zehar ibiltzen ikusten dugu, alderrai askotan, leku desberdinetatik igarotzen pausalekurik aurkitu gabe. Baina ikuspegi itxuraz kosmopolita honen atzean halako gizakiarentzat mundu osoa deserria besterik ez da, ez-leku erraldoia. Deserria ez dirudien esparru bakarra haurtzaroko mundu txikiarekin identifikatuta agertzen da. Gizakia, beraz, alde batetik bestera mugitzen da, eta mugitzen den neurrian mugak gainditzen ditu. Eta ibilbide honetan gizakiaren bizitza mugan kokatzen dela ematen du, batetik bestera doan bidea erdibitzen den puntuan. Desengainua eta bakardadea nagusitzen dira existentziaren metaforatzat har dezakegun mugimendu horretan, eta artifizialtasunak nagusia dirudi. Eta honi kontrajarrita, haurtzaroko mundu hura, naturalezatik hurbilago, galdutako paradisu moduan aurkeztua.
Munduan zehar alderrai dabiltzanen artean ere klaseak daude eta mendebalde aberatseko gizakiaren ondoan bizitzaren baldintza bortitzetatik ihesi dabilen erbesteratua ere badugu. Lehenengoa mugitu daiteke eta mugak (kasu honetan fisikoak) gainditu ditzake, igarobideak diren aldetik. Bigarrena iheslaria da, eta halako pertsonarentzat mugak espetxeko harresien sinonimoaren indarra du. Mugaren ideiak, beraz, zentzu bikoitza du, eta bikoiztasun horretan kokatzen da poema liburu hau ere.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui