« Orbainen gaineko zauriak: mitoak (maitaleak) hausten dituzten poemak | Lehertu gabe oraindik »
Kabitu ezina / Aintzane Usandizaga / Elkar, 2019
Euskarririk gabe Javier Rojo / El Correo, 2019-09-21
Zortzi narrazio jasotzen dira Aintzane Usandizagak argitara eman duen lehenengo literatur liburuan, zeinen izenburua, “Kabitu ezina”, azken kontakizunetik hartuta baitago. Zortzi ipuin horietan, idazleak narrazioek eskaintzen dituzten aukerak probatzen ditu, ahots eta teknikak nahasiz, kasuren batean errealismoa eta fantasia uztartuz. Alde honetatik begiratuta, kontakizun hauek ugaritasuna erakusten dute. Edonola ere, guztiek badute liburuari batasuna ematen dion osagairik, narrazioek erakusten duten jarreran nabarmentzen dena. Narrazio gehienetan ohikoak diruditen pertsonaiak ohikoak diruditen egoeretan aurkitzen ditugu, baina beren errealitateari oreka eta sendotasuna ematen dizkion ohikotasunean zerbait gertatzen da. Batzuetan garrantzirik gabeko ezuste txiki bat, besteetan eguneroko bizitzan aldaketa bat, aurreikusita ere egunerokotasun hori nolabait hausten duena… horrelako aldaketak gertatzen direnean, pertsonaiei beren bizitzak eta beren munduak zein hauskorrak diren jartzen zaie begien aurrean.
Ezusteko txiki zein handiagoek oreka oso badaezpadakoa dela erakusten dute eta orduan aldaketak inplikatzen duen egoera berriari egokitzeko arazoak dituztela nabarmentzen da. Izan ere, pertsonaiek burbuila moduko bat eraiki dute beren inguruan, eta burbuila horren barruan dauden bitartean eroso sentitzen dira. Kanpoko mundutik isolatzen dituen burbuila hori, baina, oso ezegonkorra da, edozein momentutan leher daiteke-eta. Eta hori gertatzen denean, pertsonaien mugak ageri dira, komunikatzeko eta benetan sentitzen dutena adierazteko ezintasuna nabarmena baita orduan. Burbuila hori kolokan jartzen denean, beren munduetan euskarri gutxi dituztela argi geratzen da. Errealitateari ihesi nahian dabiltza pertsonaiak, errealitatean gertatzen denaren aurrean itsu, inguruan geratzen denari jaramonik ez egiteak babestuko dituelakoan. Baina errealitatea oso burugogorra da, eta azkenean harrapatu egiten ditu, ezinbestean, ironia eta paradoxa lagun.
Ez dakit idazlearen helburua izan den, edonola ere, bizitzan helbururik eta euskarririk gabe geratu den gizakiaren metaforatzat har daitezke Usandizagaren narrazio hauek.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi