« Hariari tira eta tira | Euskarririk gabe »
Irautera / Castillo Suarez / Elkar, 2019
Orbainen gaineko zauriak: mitoak (maitaleak) hausten dituzten poemak Mikel Asurmendi / argia.eus, 2019-09-20
Udaberrian plazaratu, udaldian irakurri eta udazken honetan haren gaineko eleak paratzen ausartu naiz. Poesiaren aitzinean —poemak irakurri ostean— mutu geratu izaten naiz. Alta bada, Castillo Suarezen Irautera ele eske neukan ene baitan.
Epilogoa: (amaierakoa aitzinatua)
Basurde baten zauriak nola, halakoxe daramatza orbainak Castillo Suarez poetak. Halako poemak erditu ere. Bere buruaren gero eta jabeagoa duzu, naski. Bakardadea behar du maitasuna beste. Bakardadea behar du poemak erdituko baditu. Poema indartsuak dira bereak. Gotorrak eta sotilak aldi berean. Bere maiteminak (poemak) zauritu egiten du. Ez du deus erakutsi behar eta horregatik biluzik ageri zaizu. Orbainen gaineko zauriak dira bere poemak, mitoak (maitaleak) hausten dituzten poemak.
Segidakoa: (ez duzu irakurri beharrekoa)
Urtaroak nola, hala heldu zaigu Irautera. Lau zatitan. Hona basoko poema iratze sorta bakoitzeko hosto bana:
Txertoak (Olga Novo bidaide)
Bidaiatzea dauka bakardadeari aurre egiteko txertoetako bat. Basoak behatzen ditu poetak bide ertzetan. Maitalearekin bidaiatzen du baina, bera gabe eta bere kontra: “Maite dutenek bakarrik dakite maitasunik gabe bizitzen”. Hala dio ere Castillo Suarez poetak. “Ez dakienak ez omen dio minik egiten”. Elur maluten gisako pertsonak maite ditu. Berak badaki, ordea, une bat noiz den oroitzapen izaten hasten. Maitasunaren alarma-kodea ez izateak ematen dio maitatua izatearen ziurtasuna. Etxetik joan zen, maitaleak geratzea nahi zuelako. Etxera bueltan, telefonoa mutua nahiago du poetak. Eukaliptoak ikusten dituenean gertu dago maitalearengandik. Maitemintzea aukera makurra da. Itzulminak akuilatzen du, ordea. Orkatza da. Eta aliantoa du landatzen bihotz-kidearen basoan. Itsasorik ezean, basokoa zuhaitza da. Prozesionariaren habia da. Mugaz bestaldeko toki batekoa izan nahi luke, eta areago maitatu bera maite dutenak. Eta hartara, maitaleari buruz ez den poema bat izkiriatu. Maite du maitalea, hark ez baitu bere iragana ezagutzen, ez duelako bere orainaz jakin nahi, ez delako bere etorkizunean iraunen. Maitalearen ohean dagoen denbora besterik ez da. Baso-labirintoan barrena doa, eta irautera bere bakardadearen berri emateko poemak bilatzen ari da txori herriaren modura.
Krainer hormak (Jose Luis Otamendi bidaide)
Poetak elurra maite du eta iparraldera bidera joan nahi du, mugaz beste aldera. Hoteleko argiek seinalatzen diote bidea. Galdu duen guztia iruditzen zaio maitalea. Nahiago du mina ez ukatzea, gerra bat irabazteko biderik zuzena baita mina. “Dagoen tokitik egon nahiko lukeen arteko aldean dago, bakarrik”. Horixe bakardadearen bere definizioa. Esporak izaren artean dabiltza, hatzak bere sexuan ditu. Gauza eder guztiek dute amaiera, hala elurrak nola maitasunak, baita damuak ere. Bidean segitze du haatik, lanegunetan nomada, ondoren, igande aldean, maitalea eta biak kurriloak dira, maitaleak maleta irekitzen dio bere hutsunea betez. Artean etxeratu gabe, hotel batean etzan dira, larrutan egite dute neguko tximeleta baten iraupenez. Huntza zuhatzari nola, hala lotzen zaio maiteari, eta badaki geratzea ez dela beti joatearen kontrakoa. Iraganik gabeko bi ezezagun dira, deserriaz aberria egiten. ezagutzen du maitalea, baina ez daki politikoa edo amorantea den. Usorik gabeko usoa izatea da, bera gabe egotea egoteko modu bakarra. Nahiago du Restop batean geratu eta etxeratzea atzeratu. Elur-guneak ditu restopak. Maitale joan zenez geroztik, bakardadea eta poeta, planeta beraren eraztunak dira. Eta harekin maitemindu izana ez da kontu tekniko bat. Agian, eta hala ere, horregatik, ez da bunker ez elurtegi ez urrutiko etxalde ez basurdeen gordelekuetan ez usategietan ez negutegi batean geldituko, irautea-ren aldekoa da poeta. Bikotearen definizioa aurkitu du: Errodala.
Eraikitako presak (Yolanda Castaño bidaide)
Parkourrean segitzen du poetak irautera, errepide bazterrean basurdearen erraiak utzi zituen arren. Saien bazkalekua aukeratuko bide du erditzeko, ez du inork odoletan ikustea nahi. Basoak ditu maite, autotik ikusita hala ere. Ez du maitasuna bilatzen, alferrik du minaren funtsa beste norbaitengan bilatzea. Alabaina, galtzeak garaipen omen dakar ezinbestean. Mundua bere onera itzul dadin, nor bere bikotearekin oheratzen denean, atzerriko hizkuntza batean aritzea gomendatzen digu. Bederatzi urte zituenean ohartu zen bakartasunak denbora hausten duela. Maitasunaren abantaila seinalatu digu: orbainean ez dago zauritzerik. Horregatik edo, maitaleak sekuoia bat landatu dio etxe atarian, ez bihotzean. Bere beldurrarren tamainakoa da bere desira, eta koldarkeria. Hala ere, dena kontatzeko prest dago. Txorien hizkuntza darabil horretarako. (Bere) Mundua betiere da errepidearen bi aldetara geratzen den basopea. Galderak ditu, bat berbarako: “Zergatik akabatzen ditugu gure baitako haur guztiak?”. Basa da poeta, baina tarteka barne-turismoa egiten du. Poetikaz mintzo da: “Ez idatzi poema bat ez baldin badauzu aldez aurretik beste liburu batean irakurri”. Basoa alboan darama betiere, eta bere maitalea bilakatuko da hostoen dardara sumatzean. Basoa nola, hala maite du maitalea. Nork bere neurriko ahuleziak dauzka, eta bera ere azala eta erraiak besterik ez da, ez da ezberdina.
Artzain elektrikoak (Jon Gerediaga bidaidea)
Iluntzen duenean beti behar izaten dugu norbait ondoan, bakardadea bada ere. Mina hitzetara bihurtzen ikastea da gakoa. Bakardadeak igande arratsaldeetan batzen zaizkie, berari eta maitaleari, hots. Ez omen daude maiteminduta, baina nekez maiteko ditu inork haiek beste. Ibilian segitzen du, eta irautera, ahanzturaren elur finak egingo du gainerakoa. Maitalearen isiltasuna eta bakardadea maite ditu, batez ere haren oheko lumatxen artean desagertzen direnean. Paisaia arrotzean dabil: maitaleak dena daki haren buruaz, bera nor den izan ezik. Esan ez dioena esaten dio, eta “zergatik ote dauden maite dituztenen beldur argitzen denean”, poemaren akabera etorriko da: Almitza poema. Isiltasunak ez ditu gauzak hobetzen: berak ez zion dena esan, eta hark ere ez berari. Joanen dira hodeiak, haien atzetik joatea besterik ez dute. Promesik ezean min eman eta min hartzeko egunak dira beretzat hauteskunde kanpainak. Poeta politikoa da orain. Maitaleaz, independentzia eta sozialismoaz nola, Lizarra-Garaiko akordioaren garaian maitemindu zen. Maitatu duten guztiek esporak daramatzate azalean. Ez eman aukeratzera, egia eta maitasunaren artean. Gauza asko aldatu dira, beste asko ez ordea. Batzuetan ez daki galderak berarengatik edo besteengatik egiten dituen. Horregatik edo, agian, bere poemak ez dira egundo errendizio-ikur izan.
Irautera (Mikel Asurmendi gogaide)
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres