kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Hariak / Yoseba Peña / Susa, 2019

Hariak Igor Elordui Etxebarria / Aizu!, 2019-09

Fikzioa den arren (zaila da asmatzea non amaitzen den fikzioa eta non hasten errealitatea), memoria ariketa bat egin du Yoseba Peñak, hain beharrezkoak zaizkigun garaiotan, Euskal Herriko azken 50 urteko barne historia baten bidez. Azken batean, eleberrian kontatzen direnak idazlearen familiari, neureari edota zeureari, irakurle, gertatu ahal zitzaizkion. Zarautzen eta Sodupen dago kokatua, baina izan zitekeen Azpeitian eta Bilbon, edota Mungian eta Gasteizen. Hiru emakume dira haria: Irene; Ireneren ahizparen alaba, Xexili; eta Xexiliren alaba, Olatz. Hiru ataletan dago banatuta, beraz, kontakizuna, emakume bakoitzaren izenburupean, hain zuen ere. Jakizu, baina, irakurle, azkenak, Olatz atalak, hartzen duela luzeraren ia erdia. Edozelan, hiru emakumeren istorioa baino askoz gehiago kontatzen du Peñak 343 orrialdeko eleberrian. Pertsonaiez eta gertakizunez beteriko kontakizuna dakarkigu idazleak, kolorez beterik zentzu horretan, baina gris tonuez blai ikuspegi ideologikotik. Horren haritik (hariei buruz ari garela), ohar bat, amaitzeko: iraganak orainaldia interpretatzen laguntzen duen bezala, liburuari dagokionez, azken atalak laguntzen du aurreko biak ulertzen eta, hortaz, istorioaz eta pertsonaiez hobeto jabetzen. Hala ere, ez dago zertan elkarren segidan irakurri, nahiz eta zentzuzkoena hori izan.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak