kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Hezurren erretura / Miren Agur Meabe / Susa, 2019

Oroimenean arakatzen Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-08-31

Hogeita bat narrazio biltzen dira Miren Agur Meaberen “Hezurren erretura”n. Narrazio horietan idazlearekin berarekin ezaugarri asko partekatzen dituen narratzaile batek bere oroimenean arakatzen du bere bizitzaren oinarrian dauden gertakarien bila. Narrazio gehienetan haurtzaroko eta nerabezaroko mundua ekartzen du hizpidera, azken finean urte horietako bizipenek moldatzen baitute gero heldua izango zen pertsonaren izaera. Haurtzaroko mundu hori lausoturik agertzen zaigu, argazki zaharretan bezala ertzak zehaztu gabeak baitira. Pobrezian bizi gabe, inolako luxurik ez duen bizimodua aurkezten zaigu narrazio hauetan eta mundu horietan bi alderdi nabarmentzen dira, itxaropenak batetik, eta ezintasun eta frustrazioak bestetik. Narrazio hauetako narratzailea haurtzaro eta nerabezaroa gogoratzen duen pertsonaia delarik, beraren ikuspuntua ez da haur edo nerabearena, baizik-eta gertakari horiek gogoratzen dituen helduarena. Beraz, kontatzen diren gertakarien ondorioak ezagutzen ditu, eta badaki, heldua den aldetik, bera ere horien ondorioa dela. Garai horiek gogoratzean gazteari helduen mundua misterioz beterik dagoela iruditzen zaio, esploratu behar den lurralde ezezaguna. Honen aurrean, errealitatea aurkezten da, ia-ia itogarria dirudien ingurua alegia, edozein askatasun-jarduerak errebeldia ematen duen giroa. Familiak oinarria tradizioan duen jokamoldea erakusten du herentzia baten moduan, eta erlijioak (erritu magikoa ia) inposatzen du bere morala. Gazteak bere burua eraikitzeko lotura horiek nolabait gainditu behar ditu, baina zaila zaio oso eta erru sentimendua behin eta berriro agertuko da narrazio hauetan zehar. Haurtzaro eta nerabezaroan erroak dituzten narrazioen ondoan, lehenaldia gogoratzen duen narratzaile horren oraina erakusten duten beste istorio batzuk ere topatzen ditugu, mosaikoa ere baden liburu honetan lehen-orain dialektika agertzen zaigularik. Norberaren izaeraren oinarrian oroimena dago, eta idazleak bere oroimen pertsonala erabili eta moldatu egin du istorio hauek idazteko, liburu zirraragarria eskainiz. Sentimenduak pizteko dohaina dute Meaberen istorio hauek… Eta gainera bikain idatzita daude.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak