« Hariak | Plazandreak euskal letren errepublikan »
Ez dadila eguzkia sartu / Martin Etxeberria / Xabier Etxeberria / Elkar, 2006
Euskal selekzioaren garai-penak Amaia Serrano Mariezkurrena / Argia, 2019-09-01
Ideia berezia du nobela honek, 36ko Gerrari buruzko euskal nobeletako batek ere hartu ez duena: euskal selekzioa sortzen du Eusko Jaurlaritzak, eta futbola gainerako herrialdeak gurera begira jartzeko estrategia izateaz gain, haur erbesteratuentzako dirua eskuratzeko ekintza solidarioa ere bihurtzen da. Ondorioz, gerrarekiko ikuspegia aldatu egiten da, lubakietatik atera eta euskal selekzioa dagoen atzerritik jasotzen baita etxean gertatzen ari denaren berri.
Kepa Areso da eleberri honetako protagonista, eta haren ibilerari jarraitzen dio narratzaileak. Pertsonaia gizatiarra da, eta bere ikusmoldea euskal nazionalismo hegemonikoaren barruan kokatzen bada ere, gai da gainerakoen sufrimendua ulertzeko. Selekziora batzeko deia jasotzen duenean ere kezkek josten dute: futbolean aritzea pribilegioa iruditzen zaio lubakietan aritu ostean. Maitasunari eta laguntasunari buruzko zalantzak ere baditu, eta horrek guztiak pertsonaia sinesgarri egiten du. Hura inguratzen duten bigarren mailako pertsonaien potentziala ere handia da, bereziki emakumezko pertsonaiena; ordea, ez dira nahi genukeen bezainbeste garatzen. Protagonistaren amaren lorratza galdu egiten da, Parisera doa semea bisitatzera, eta etorri bezala desagertzen da, arrastorik utzi gabe. Teodora misterio haragitua da, eta haren gutunetako hizkerak eta tonuak interesa pizten dute. Desiren eta ezinen arteko funanbulua da, amaieran fantasma itxura hartzen duena. Izaskunen begirada iluna da Kepari loa eragozten diona, eta hari eskaintzen zaio istorioko emakume bakanen artean arreta gehien. Begi horietan aurkituko du irakurleak gerraren paradoxarik handiena.
Formari dagokionez, detektibe eleberriaren zantzuak ditu obrak: protagonistak bidaian zehar aurkitzen duen paper zatiak sorrarazten du lehen susmoa. Orobat esan liteke kronika itxura hartzen duela, kapituluak egun bakoitzeko eguneroko gisa antolatuta baitaude, gutun formako kapituluak tartekaturik. Hala, egitura horretan narratzaile orojakilea hautatzea bitxia gertatzen da, eta lehen pertsonako egunerokoak sinesgarritasun handiagoa izango luke, baita gutunekiko batasun handiagoa ere. Nolanahi ere, irakurraldi atsegina gertatzen da, eta 36ko Gerraren memoriaren transmisiorako erakargarria.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi