« Zu eta ni, hura eta bera; bitasuna baikara, bi bederen | Nobela bat tesela »
Irautera / Castillo Suarez / Elkar, 2019
Bakardadeaz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-05-18
Castillo Suarezen poesiak erakusten digu testu poetiko baten atzean dagoen lanketak ez duela zertan mezua ilundu: izan ere, egilearen eta irakurleen arteko komunikazioa eta testuak estetikaren aldetik jasoak izatea bat baitira Nafarroako poeta honek plazaratzen dituen lanetan. Bere azken poema liburua agertu berria da eta “Irautera” du izenburu. Bertan eskaintzen dena gehiegi sinplifikatuz, amodiozko poesian kokatu daiteke idazlana, baina azpimarratu behar da halako sailkapena sinplifikazioaren ondorio baino ez dela. Bai, amodioaz hitz egiten da, baina topiko erromantikoak alde batera utzita. Eta amodioari loturik, ia triangelu bat osatuz, gorputzaz eta bakardadeaz ere hitz egiten zaigu. Poema hauetan agertzen den moduan, maitasuna subjektua bakardadetik babesten duen sentimendua da. Bakardade esentzialean mugitzen da gizakia eta horrek sortzen duen mina leuntzeko, besteekiko zubiak eraikitzeko, maitasuna agertzen zaigu. Edonola ere gizakiak ez dio norbanakoa izateari uzten, subjektua ez baita amodioak sortu dezakeen alienazioan deuseztatuta geratzen. Amodioa, dena dela, sentimendua baino jarduera da. Horregatik ezinbestez agertzen da sexuan gorpuztasunarekin erlazionatuta.
Bestalde, maitasunaren agerraldia momentuetan neurtzen da, momentu soltez eginda baitago, haren iraupena ia-ia ilusioaren mailan geratzen delarik. Eta honek ondorio paradoxiko batera eramaten du poesia honetan agertzen dena: amodioaren izaeran bertan dago bere amaiera, eta bukatzen denean, amodioa oroitzapen bihurtzen denean, bere osotasunera heltzen da. Gizakia bakartasunera kondenatuta egonda, amodiozko momentuak etenaldi laburren parekoak dira. Castillo Suarezek bere poesian ez du komunikazio zuzena baztertzen, eta alde horretatik begiratuta, itxuraz erraz eta arazorik gabe irakurtzen eta ulertzen den poesia egiten du. Liburu honek erreferentzia mundu argi bat erakusten du, basoa, eta erreferentzia mundu horretan elurraren presentzia nabarmena da. Bi elementu horiek, baina, sinboloaren indarrarekin zedarritzen dituzte beste elementu guztiak. Lehen esan bezala, liburua, itxuraz, amodioaz ari da, benetako gaia bakardadea da, ordea.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez