« “Kamisoi zuri zetazkoa”: abusu baten narrazioa (baino askoz gehiago) | Bakardadeaz »
Ia hemen / Juanjo Olasagarre / Pamiela, 2018
Zu eta ni, hura eta bera; bitasuna baikara, bi bederen Mikel Asurmendi / argia.eus, 2019-05-17
Preludio
Xabier Lete IV. Poesia Sariaren bermea zekarren Ia hemen liburuak. 2018ko uda galda galduan hartu zuten lurra baina, eta ez loriarik ez penarik… ukan. Apirilean, Espainiako Kritika saria jaso zuenerako irakurria nuen —Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa nobela sarituaz batera—. Eta hemen nago, ia hemenik gabe edota Ia hemen-ekin.
Ludikoaren ostea
Bakarrik egotearen lan ekidinezina da poema liburu oso honen aierua, edo ene susmoa da, edo bihozkada: “Zaila bakarrik egotearen lan derrigorrezkoa! Egon, gainera, ongi antzean, ia ataraxian, gezurrezkoan bada ere, ia hemen, ia”. (99 o.). Horratx poetaren patua, hor nonbait, “ia hemen, ia”.
Poetak, Olasagarrek kasu, sarri irakurtzen du, usu eta ugari. Marko Aurelioren irakurketan zela telefonoak eten du. Poeta lurtarra baita: “Gogoratu nahi nituzke —dio— ezaxola eta ataraxia gauza beraren bi gradu direla”. (89 o.).
Juanjo Olasagarrek badaki: Haiek, nerau lehen poeman gaztigatu digu. Munduaz ari da, Nafarroaz ari du… Poesia ari du. (9 o.) Haurtzaroa ez zen paradisua izan eta Gure amarena aski dira, bi dira, bi poema Olasagarre nor den antzemateko. Bizitzak Melodrama dela diosku poetak, Joseba Gabilondori esker, lagunari esker, Aralarri esker… Angel Erro poeta kideari esker jakin du Melodrama poema biribiltzen, bizitza borobiltzen.
“Ironia ez da inoiz gauzen hondora heltzen” zioela Rilkek, diosku Olasagarrek. Ironia du grazia Dorraoko —edo Arbizuko— poeta iruñar bilbotar bartzelonar madrildar inkluso arabiarrak. Udaberri udatiarrez profitatzen dakien eruditua izaki. Esaten asko dio Ia hemen liburuan, eta horregatik edo “Esaten ez dudana da esaten dudana” du maxima. Ez da berea. Rikardo Arregi Diaz de Heredia lagunarena duzu. Baina berea ere bada. Gurea ere bada. Irakurleona. Ez dago bat, bi-rik gabe. Ez dago idazlerik irakurlerik barik.
Izateko bi behar baitira gutxienez, Bi izan ere: “Gorputza eta gogoa. Bat bide bider bi: bi”. Sublimazioa: “Ez du inporta nekeak, paper hau bizitza da” (Spinoza). Sublimazio eza poema. ETA fenomenoa ez du saihesten nafarrak, behin ere ez du egin, bere gure bizitzaren partea baita. Palinodia: “… poz dekretatua baino ustelagorik ez dago” idatzi zuen behinola Olasagarrek, iraganean. Eta “orain ia, hemen, poz dekretatua, horixe den poza bakarra [dela]”, adierazi digu. Bizitza paradoxa izaki. (39 o.).
Poesiaz eta editoreaz ari duzu: Beharrezko baldintzak, bi betiere: “Orain gure zaharrak ehorzten ari garela/ erraza da lezioa: horixe patua” Gorka Arreserendako poema (51 o.). Lagun hurkoa oso du gogoan poetak. Kantua I eta Kantua II. Dorrao eta Bilbo. Beti bi. Gutxienez bi. Zein arrotza neroni izatea poeman argiki diosku: bere izatea arrotza zaio. Olasagarre eta Mendinueta. Bi dira. Bi gara. Bi dira poetaren baitan. Bederen bi. Alabaina: “…beti izaten dut ia bat/ naizena eta naizenaren artean…”. (…) “Eraikia dakit ene burua / nire edertasuna gatibu lanak dira/ Irribarretik ironiara doan tarte hori”. Olasagarre eta Mendinueta: 192 cm. 90 kilo. Begi urdinak. Naizena naiz. Dena da. Edertasuna poema dator segidan. (71 o.). Eta hurenez hurren Maitasun poema 1, eta 2 eta 3. Tesia. Antitesia. Sintesi espantuzkoa. Barkamenaz ari duzu: “Ez baita bizitza bat aski, barkamena eskatzeko” (Miguel D’Ors) (81 o.).
Ludikoaren artean
Olasagarre Mendinueta poetak zu eta biok ditu hizpide. Zu eta Beste zu bat zara, gara. Dibortzioaren gorazarre presente da, ia hemen, ia betiere. Desamodioa hizkuntza kontua izan daiteke eta. Nola esan oinaze ala metonimia? Maitasun(a) diptikoa baita. Elkarrekin ikasi beharrekoa. Zu eta ni gara : “Zu eta biok, zu eta zeu, ni eta neu, gorputzaren umoreak irri eta dantza”. (114 o.) Alta bada, “Ez gara gutaz mintzatuko gu izateko”.
Izan ere, ez gara bakarrik, gure (h)egoak gogaide eta bidaide bi ditu, bi gu ditu, gutxienez. Elkarrekin zenbat denboretarako gaude betirako. Hori da kontua. (Ewa Lipska). (111 o.).
Sariak sari, saririk barik ere, Ia hemen-ek 111 akademietako saria ere jaso lezake. Akademikotik deus gutxi duen iruzkin irazkin zale honek diotsu irakurle lagun hori… Zu eta ni. Zu eta biok barik ez dago hemenik. Ezta Ia hemen-ik ere, idazle eta irakurle gabe. On egin. Dena duzu probetxugarri.
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Mikel Asurmendi
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
Asier Urkiza
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez