kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Ekialdeko mamuak / Jon Arretxe / Elkar, 2002

Turkiatik Iranera Javier Rojo / El Correo, 2003-04-23

Jon Arretxe euskal literaturan best-seller fenomenoari hurbilen dagokeen idazlearen adibidetzat har daiteke. Bi oinarritan eraikitzen da bere literatura: ikasleen bizitza utzi nahi ez duten pertsonaia batzuen inguruan gauzatutako narrazio barregarriak, euskara ikasten ari direnen artean izugarrizko arrakasta daukatenak; eta bidaia liburuak. Bigarren arlo honetako da “Ekialdeko mamuak” izeneko narrazio hau, eta azken aste hauetan munduak ezagutu duen gerra ikusita, are interes handiagoa har dezake liburuak. Izan ere, bertan kontatzen da nola bidaiaria Turkiatik Iranera doan bizikletaz, irailaren 11ko atentatuak gertatu eta hilabete batera. Gertakari hauen aurrean eta Ekialdean zegoen egoera gatazkatsuan (bidaia Afganistango gerra pil-pilean zegoenean burutu zen) pixka bat beldurtuta, bidaiaria eskualde horretatik bizikletaz ibiltzeak suposatzen duen abentura txikian murgilduta dago. Egia esan, ez zaio gauza berezirik gertatzen. Eta honek ere balio berezi bat ematen dio liburuari, egiazkotasunarena alegia. Jendearekiko harremanak, mugak pasatzeko trikimailu txikiak, eguneroko bizitzako abenturak; honelakoak kontatzen dira. Gai honekin eta topikoak gainditzeko asmoarekin liburu aholkugarria sortu du Arretxek.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak