« Feminismoari esker dira, diren legezko emakume | Barrena berotzea »
Itsas bizimina / Pello Otxoteko / Balea Zuria, 2019
Osotasun nahia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-04-27
Pello Otxotekoren lan poetikoan pentsamendua erdigunean dago. Bere poemen lehengaia ideiak dira, eta hausnarketa da lehengai honekin burutzen duen jarduna. “Itsas bizimina” poema liburua ezaugarri horren adibide hautatutzat har daiteke. Izenburuan azaltzen den bezala, itsasoaren irudia jartzen da liburuaren ardatzean eta honen inguruan harilkatzen den matazan bizitzari buruz ari zaigu hausnarrean subjektu poetikoa. Honen planteamenduak gardena dirudi: jainkoek huts egin dioten subjektuak transzendentzia behar du, eta horren bila dabil euskarri sendorik ez dagoen mundu batean. Subjektu honen atzean agertzen zaigun gizakiak izaera bikoitza erakusten du. Batetik, unibertsoaren atal bat besterik ez da, txikia, ezdeusa. Bera gabe, unibertsoak jarraituko luke. Baina subjektu honek hausnartzeko ahalmena duelarik, misterio bat topatzen du unibertso horretan, eta horren atzetik abiatzen da, antzeman eta azal ezina dela jakin arren. Existentziaren oinarrizko galderekin egiten du topo, eta erantzun bezala itsasoaren irudiak iradokitzen dizkionak agertzen zaizkio. Osotasuna bilatzen duen gizaki mugatua da subjektua. Bizitza gertatu egiten zaio, horren gainean kontrol gutxi duelarik, eta aritzea baino pentsatzea dagokio subjektu horri.
Bestalde, pentsatzeko ahalmen horrek bihurtzen du gizakia neurri batean unibertsoaren erdigunea. Pentsamendua ez da, orduan, mundua ulertzeko tresna bakarrik, mundua sortzeko eta moldatzeko balio duen lanabesa baizik. Munduaz pentsatzea mundua pentsatzea bihurtzen da horrela. Transzendentzia bilatzen duen subjektuak egia absolutua topatu nahi luke, halakoak bermea eskainiko bailioke existentziarako. Baina bilaketa horretan topatzen duen egia absolutu bakarra heriotzaren presentzia da. Amaierak hasierari ematen dio zentzua. Eta hasierarik gabe ez dago existentziarik. Irudiak pentsamenduaren galbahetik pasatzen diren bezala, sentimenduekin berdin gertatzen da. Izan ere, sentitzen dena azaldu beharrean, sentitzen den horretatik sortzen den pentsamendua agertzen zaigu.
Poesia honek irakurlea bere izateaz oinarrizko galderak planteatzera bultzatzen du ezinbestean.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi