kritiken hemeroteka

8.680 kritika

« | »

Kontrako eztarritik / Uxue Alberdi / Susa, 2019

Feminismoari esker dira, diren legezko emakume Mikel Asurmendi / argia.eus, 2019-04-26

Susa argitaletxearen Lisipe saileko bosgarren alea duzu Kontrako eztarritik (Emakume bertsolarien testigantzak) saioa. Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak izkiriatua, Jule Goikoetxearen usaiako hitzaurrea dakarrena. Goikoetxeak dioenez, Alberdiren esana parafraseatuz, “liburu hau bertsolaritzari buruzkoa litzateke, emakumeak izaki unibertsalak balira”. Egileak hamabost bertsolarirekin izaniko solasaldien emaitza da Kontrako eztarritik. Liburua oso baliagarria da emakumea —emakume bertsolaria— ezagutzeko, baita testuinguru horretako feminismoaren ahots polifonikoa entzuteko ere.

Hitzaurrea, Sarrera, Epilogoa eta tarteko Hogeita bira atal urtsuek osatzen dute Kontrako eztarritik (Emakume bertsolarien testigantzak). Saileko beste liburuak bezala, izenburua letra xehez idatzita dator, alta, letra larriz gauzatuta dago. Nire uste arrean, Itziar Okarizen Nola iritsi bertsora emakume gorputzetik? galdera-aipuan dago emakume saldo honekin egileak izandako solasaldien gakoa. Hala berean, Uxue Alberdi idazleak erabilitako Bibliografia oparoak eransten dizkio liburuari funtsa, baita bere ofizioak —ofizioek— bermea eman ere.

Liburuko emakumeen jarrera bereganatzeko baitezpadakoa zaigu gizonezkoena ulertzea, bistan da. Horregatik emakumeen esaldi honek lagundu diezaguke aipatu jarrera ulertzen: “Gizonen pertzepzio eta sentsazioen gatibu gara denok. Gizonen hitzen gatibu”. Esaldi bat, gizonen elemenia artean. Liburua, egileak dioenez, ez du emakume hauen istorio sorta izan nahi, “tresna analitiko baten zirriborroa” baizik.

Hogeita bira jokatutako emakume bertsolarien jarduna mugatzen duten mekanismoen gaineko ene hurrupa sorta duzu jarraian.

a) Emakume bertsolarien historia —historiaren aldi bat—, istorioak eta gogoetak jaso ditugu liburu honen bidez. Baina, aurreratu bezala, ez da bertsolaritzari buruzko liburu bat. Badira izan ere — “gureak” izanagatik uste ditugun espazio aratzak— espazio lizunak. Ikaragarriak dira gizonezkoen zenbait jarrera, laborria sentitzeko modukoak. Ziur aski, eta horregatik, ageri denez, merezita idealizatu dugun bertsolaritzaren esparruan izan badaude ere, “gizonon muturreko jarrerak”. Bertsolaritzaren esparruan ere emakumea bortxatua izatetik ez baita salbu. Ez klase kondizioak ez ezein adierazpen artistikok salbuesten ez duen legez.

Oharra: esan gabe joan behar zuen hurrupako honek, baina tamalez, esan beharreko tragoa duzu lehenbiziko hori.

b) 42 eta 22 urte arteko emakume bertsolari aldra horren gogoetak bizi esperientzian funtsatuta daude, beren historia da, baita bertsolaritzaren historia ere. Kasuon, denak emakumeak izanik ere, askotariko pentsamenduen adierazle dira bereak. Denek ez dute feminismoa berdin analizatzen, ezta bere egiten ere. Alabaina, denek diotenez, “feminismoari esker dira, diren legezko emakume”. Edo horrela interpretatu dut.

c) Hausnarketak biziki kontrastagarriak dira, ez alferrik, euren adinen tarte-aldian ezagutu dugun jendartearen eboluzioa neurrigabea izan da. Emakumeei dagokienean, eraldatzearen bilakaera osagarria, osasuntsua.

Mendean ez omen dago iraultza soziala gauzatzeko aukerarik. Erran dezadan bestela, emakumea subjektua duen inguruan iraultza bizi dugu, ziur aski bakarra, baina nola ez ulertu eta hartu berau “aldaketa sozial”erako iraultza gisara ez bada.

d) Iraultza horren ordua ez zen helduko, “espazio publikoa” handi-handika hartzen dutenek/dugunok neurriz kanpo hartuko ez bagenu, gehiegikeriarik ez balego. Hala izanik, iraultza feminista jendarte patriarkal horren parametroak bestelako izariaz neurtzeko heldu delakoan nago. Eta norabide horretan, bertsolaritzaren neurriak eta doinuak berebizikoak begitandu zaizkit emakumeen iraultza elikatzen jarraitzeko.

e) Iruzkin honen egile honek, aldez edo moldez emakumearen egoeraren eragile, iraultza horren subjektua eta partaide ere baden aldetik, baditu motiboak interpelatua izateko. Alabaina, egiari zor, gizon horri —gizonaren arrak, arkeriak, heziketaren eta haziaren zamak elikatua—emakume Woolf zale amorratua onartuta ere, Shakespeareren emakumea ezin gutxiestekoa begitantzen zaio.

f) Kontzientea naiz: bertsolaria egiten da, emakumea egiten da, eta gizonok ere egiten gara. Badugu beraz, zer deseraiki, baita eraiki ere. Poeta gizonaren ildoan “geure aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz”. Liburuan ageri legez, bertsotarako testuinguruak emakumea baldintzatzen du, beraz, emakumea eta gizona egin eta berregin behar dira egoera zinez irauliko bada, aldatuko bada.

g) Bertsolaritza espresio itzela izateaz gainera, pertsonaren burua agertzeaz batera, pertsonaren gorputz agertzailea ere badenez —emakumeei dagokienean gizonon soek gorputz arrakalatua—, bertsolaritzako emakume horien aldarrikapenak miraila izan daitezke bizitzako gaineratiko esparruetako bidea seinalatzeko.

h) Berdintasunezko jendartea eraikitzeko eskubideen berdintasuna funtsezkoa denez gero, emakumearen gorputzak irakurtzen ikasteko liburu paregabea duzu Kontrako eztarritik (Emakume bertsolarien testigantzak). Izan ere, tragoak trago, emakumeek badituzte funtseko arrazoiak gizonen esanen eta eginen ondoriozko tragoez ase egoteko.

i) (…)

Azken kritikak

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi

Irati Majuelo

Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss

Aritz Galarraga

Erleen azken ziztada
Kepa Iribar

Jon Agirre

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Mikel Asurmendi

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Nagore Fernandez

Martxoak 3
Jon Martinez Larrea

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak