« Luzaroan bizi bitez | Hizkuntzaren obsesioak »
Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak / Alice Munro (Isabel Etxeberria Ramirez) / Erein-Igela, 2018
Zer gertatuko ote? Amaia Alvarez Uria / Argia, 2019-03-17
Txekhov kanadiarra deitu izan diote Alice Munrori, hizpide dugun ipuin bilduma idatzi duen egileari. Sari asko jaso ditu egin duen ibilbide literario luzean, besteak beste 2013an Literaturako Nobel Saria. Epaimahaikideek esan zuten ipuin garaikideko maisua (maistra?) zela. Hamalau ipuin liburu argitaratu ditu gaur arte, lau urtean behin bat gutxi gorabehera, eta euskaraz bi liburu ditugu: 2012an Zorion handiegia itzuli zuten eta 2018an Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak.
Literatura Unibertsala sailean iaz kaleratu zen lan honetan bederatzi ipuin ditugu eta lehenak ematen dio izena bilduma osoari. Haur jolas eta kanta bana dira lehen eta azken ipuinei izenburua ematen dietenak. Bizitzako eta harremanetako norabide aldaketak topatuko ditugu narrazio hauetan, denboran aurrera eta atzera eginez idazleak erakutsiko digu ezer ez dela aurreikusten den modukoa, gauzak aldatzen direla.
Egunerokotasuna paratuko digu begien aurrean eta honek erabiltzen dituen maskarak eta maskaren atzekoak. Emakume protagonistek kontatuko dizkigute haien bizitzetan jazotakoak: bikoteen arteko harremanak, gaixotasuna eta heriotza, senideen bisitak, haur-gaztaroko oroitzapenak zahartzaroan, erlijioaren presentzia, ezkontzaz kanpoko sexua, herria eta hiriaren arteko joan-etorriak, adiskidetasuna eta maitasuna.
Ipuinotan soiltasuna topatuko dugu prosan, baina konplexutasuna pertsonaiengan. Poliki berotzen doa ura lapikoan, bor-bor hasi arte. Argi eta zehatz deskribatzen ditu pertsonaiak eta egoerak gero gertaerak aurkeztu eta sorpresa agertzeko. Zahar-etxera bisitan, kasu: “Emakumeak izaten ziren hizketari bizirik eusten ziotenak. Gizonak kikildurik bezala agertzen ziren egoera hartan; nerabeak, iraindurik. Bisita izan zutenak, berriz, (…) prozesio-buruan, etorri zen jendearekin harro, baina begirada galdurik bezala (…) bisitaren estresaz”.
87 urte dituen emakume idazle honi tribuko jakintsuaren traza hartzen diot narraziotan atzera begira jartzen dituenean protagonistak, hurrengo belaunaldiei bere esperientziak transmititu nahian. Azken ipuinean narratzaileak esaten duen bezala, “inoiz ez da jakiten”, “dena da posible”. Gainera, angelu desberdinetatik ikusten dituzte gauzak bere pertsonaiek. Hori egitera gonbidatzen zaituztet liburu honekin.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez