« Itzulera zaila | Luzaroan bizi bitez »
Amek ez dute / Katixa Agirre / Elkar, 2018
Amatasunaren dikotomiak Hasier Rekondo / Deia, 2019-03-16
Aitor dezadan, zaila egin zait liburu hau iruzkintzea arrazoi pertsonalengatik. Izan ere, infantizidio bat agertzen duen istorioa ez da xamurra berriki ama, edo aita, gauza bera izan ez arren, izan den batentzat. Noraezean uzten ninduen nobelak mahai-gaineratzen duen tesi nagusiak: seme-alabak izateak bakarrik nahikoa al da ama batek maitasuna senti dezan? Kritikoaren egoera pertsonala iruzkintze lanaren nondik norakoari gailentzen zaionean zaila da orekatua izatea, sentibera baldin bazara bederen. Kritika atzeratu beharra izan nuen, ez naiz batere damutu. Prest izan behar bainintzen narrazio lazgarri ezberdinetan aurre egin ahal izateko.
Infantizidioa geratzen zaigun tabu bakarrenetarikoa izanagatik, kritikook pertsonak ere bagara, merezi izan du itxaroteak eta liburuak literaturaren boterearekin egin du bat nigan. Nobelaren narratzaileari gertatzen zaion bezala, Alice/Jade pertsonaiak bi seme-alaben kontra burutu infantizidioarekin obsesionatu egiten baita, ni neu ere obsesionatu egin naiz liburuarekin. Lorpen handia da hori, egun liburu gutxik erakusten baitituzte katarsi ahalmena eta kalitate literarioa.
Gauzak honela, aitor dezadan beste gauza bat: Katixa Agirreren Amek ez dute (Elkar, 2018) nobelak asmatu egin du bete-betean amatasunaren gaineko idealizazioaren erauzketan; bi narrazio paraleloen antolaketa eta generoen arteko uztarketa ditu liburuak lorpen handienak. Halere, didaktismo distantziatu bat ere nabaritzen zaio Agirreri, digresio gehiegi sartzen baititu, inter-textualitatearen aldareak dena baimenduko balu gisa. Thriller judiziala, oroimen petsonala, non Agirreren ama izateko barne-barneko zalantzak agerian uzten baitiren, eta saiakera modernoa, uztartu ditu gasteiztarrak.
“Ez dut uste inoiz hain zoriontsua izan naizenik”. 1962ko martxoan, ama izan berritan, Sylvia Plath poetak idatzi zuen gutun batean. Gerora etorriko zen iluntasuna, Londoneko Fitzroy Road, 28ko etxebizitzan. Jakina denez, bere buruaz beste egin baitzuen han. Areago joko du Agirrek: bere umeak akatzeko gai den beste ama baten arrazoien edo arrazoi falten deskribapen kirurgikoan. Amak izateak ondorioztatu beharko lituzkeen paradisu artifizialen, sare sozialetan eta amatasunaren gaineko foroetan okagarri hedatuak bestalde, eta errealitate gordin baten arteko talkaren arrakalak agerian uztea du xede.
Ama izan berritan, literatur sari goxo bat jaso berri duen idazle batek bi narrazio ezberdin paratuko ditu (badaude unibertsitateen eta idazle munduen gaineko digresioak ere, besteak beste): idazleak berak pairatzen dituen erditze-post erditze ez-idealizatuen pasarteak. Esaterako, ezin hobeto deskribatuak bigarren pertsona erabiliz ospitaleko une sinesgaitzak, amen kontrako osasun-sistemaren diktadura agerian. Dikotomia areagotu egingo da obsesioarekin, “Eta banekien obsesioan murgildu beste aukerarik ez nuela. Azken finean idazlea naiz, eta hori dugu idazleok mandamentu bakarra”. Infantizidioaren ondorengo epaiketaren pasarteak hotzagoak dira, eta gehiago aurreikusi daitezke, baina gauza bat dute berdina: maisuki idatziak daude.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez