kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Inor ez delako profeta bere mendean / Asier Amezaga / Erein, 2018

Aresti berrinterpretatuz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-02-09

Gabriel Aresti oinarrizko erreferentzia bihurtu da euskal kulturan eta bere lanaren eta pertsonaren inguruan bibliografia ugaria sortu da. “Inor ez delako profeta bere mendean”, Asier Amezagak idatzitako saiakera, da poetari buruz argitaratu den azken lanetako bat. Liburu honek ikuspuntu bikoitza aurkezten duela ematen du. Batetik, Arestiren inguruan ari den idazlan baten aurrean gaude. Arestiren garrantzia eta itzala plazaratzen da liburu honetan, alor askotara zabaltzen den garrantzia. Bestalde, Arestiren figura aitzakia ere bada beste hainbat gairi buruz hitz egiteko. Izan ere, Gabriel Aresti bere burua gainditzen duen pertsonaia moduan aurkezten da orrialde hauetan, pertsona eta poeta baino gehiago sinboloaren mailan kokaturik agertzen zaigularik. Eta hemen, batez ere, puntu honi ematen zaio garrantzia.

Idazlan honetan, beraz, ez da Arestik egin edo esan zuenaz bakarrik hitz egiten, baizik-eta Arestiren figura alor desberdinetan nola erabili izan den aztertzen da. Poemetan esaten zuena kontuan hartuta, haren bertsorik ospetsuena (badakizue, aitaren etxea defendituko duelakoa) oinarrian jarrita, Arestiren etxe horren bilakaera ikusiko dugu esaldi hori erabili izan den testuinguru desberdinetan. Umberto Ecok lan irekiaren bidez azaltzen zuen abangoardiako artea. Esaten zuen bezala, lan irekiak interpretazio desberdinak har zitzakeen, hain malgua baitzen. Arestiren esaldi enblematiko horretaz gauza bera esan daiteke, ia edozein testuingurutan erabili izan baita norberaren planteamenduak bermatzeko.

Horrelako estatusa lortu duen idazlea idazlea baino gehiago da, sinboloa, goian esan denez, eta sinboloaren izaera zehaztu gabea izanik interpretatzailearen edota erabiltzailearen arabera hartzen du balioa. Honek aukera ematen du haren irudia manipulatzeko. Eta erabilera honek batzuetan poesia bera estaltzen du, lan poetikoa bigarren mailakoa izango balitz bezala. Amezagaren saiakeran erabilera horiek interpretatzen dira, era sakon eta interesgarrian, paradoxak nabarmenduz. Eta paradoxen artean, Errekalde auzoko Aresti eskola datorkit gogora, abizena aldatu gabe izena, eta izana, aldatu baitzitzaizkion.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak