« Filma behar zuen | Aresti berrinterpretatuz »
Neguko argiak / Irati Elorrieta / Pamiela, 2018
Agurrak eta enkontruak Iratxe Retolaza / Argia, 2019-02-03
Irati Elorrietak pertsonaia ibiltariak gorpuztu ditu Neguko argiak (Pamiela, 2018) nobelan. Joan-etorrira ohituriko pertsonaiak dira gehienak, jaioterriaz besteko hiri batean —Berlinen— gurutzatu direnak. Añes eta Marta dira protagonista nagusi bi, hiri-ibiltari direnak, zentzu askotan: bai hiri batetik bestera aldatu dutelako bizitokia (Parisetik Berlinera egin dute bidea), bai hiri-geografian barneratzeak barrenak mugiarazten dizkielako, hiriko bazterreko zokoekin bat egiteraino, hiri-giroan kamuflatzeraino. Era berean, memoriaren zokoetan ere ibiltari dira, batez ere Añes: paisaiak ere denbora lerro bihurtzen zaizkie, iraganaren arrastoen gordailu.
Añesen eta Martaren adiskidetasuna nobelaren geruza nagusietako bat izan arren, askotariko geruzez eraikitako mundu literarioa da; horixe da, nire ustez, nobelaren ekarpen handienetariko bat, geruzaz geruza, oso modu sotilean, mailaz maila, protagonisten nortasunera eta ezinegonetara hurbiltzen zaituela.
Geruzaz geruza pertsonaia-sare oparoa eraiki da nobelan, baina sarearen korapilo gehienak bi pertsonen arteko harremanetan eraiki dira: Añes-Marta, Añes-Bruno, Marta-Martin, Añes-Esteban, Añes-Xuan, Xuan-Claire, eta abar. Korapilo horiek guztiek elkar osatzen dute, elkarri eragiten diote, harremanen mapa ñabarra irudikatzeraino. Besteen begiradak eraikitzen dituzte pertsonaien nortasunak, besteen ahotsek kolpatzen dituzte pertsonaien nortasunak, eta hain zuzen ere, ispilu- eta ahots-joko horiek dira nobelaren arkitektura narratiboaren muin.
Pieza laburren bitartez eraikitzen da afektu-mapa hori. Lehen irakurraldian, aurkibidea gainbegiratzean, pieza laburren izenburuek harritu egin ninduten, batzuetan esplizituegi zirelakoan, besteetan sinbolikoegi, eta atalen izenburuekin guztiz ez asmatu izanaren sentsazioa sortu. Nobelan barneratu ahala, geruzak urratu ahala, izenburuen joera horrek bi pertsonaia nagusien gatazka ere irudika zezakeela pentsatu nuen; izan ere, afektuen labirinto horretan orpoz orpo irudikatzen baitira edertasuna eta oinazea, zehaztasuna eta haluzinazioa, erreala eta simulazioa, biziak eta hilak.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi