kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Larrutik ordaindua / Joseba Lozano / Alberdania, 2018

Psikopataren bila Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-01-13

Thrillerraren bide malkartsuak urratzen ditu Joseba Lozanoren “Larrutik ordaindua” izenburuko nobela honek. Xendra horietatik abiatzen denez, harridura eta sorpresa ezinbesteko osagaiak dira argumentuan, baina baita barruko koherentzia ere, idazlea “deus ex machina” moduan ari dela estaltzeko, dena berez eta sinesgarritasunez gertatzen ari dela irudikatzeko. Alor honetan originala izatea zaila den arren, idazleak ahalegina egin du zerbait desberdina egiteko eta horretarako thriller moduko argumentu hau testuinguru historiko berezi batean kokatu du. Hau, berez, ez da originala, baina berak hautatu duen testuinguru historikoa euskal literaturan behintzat bitxi xamarra da, gertakariak Pariseko Komunan kokatu baititu, alegia, 1871ko udaberrian.

Argumentua garaiaren aldetik ez ezik espazioaren aldetik ere urrundu du. Eta honelako istorioetan gertatzen den bezala, gertakarien inguruaz irakurleen esperientzia zuzena zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta sinesgarriagoa izan dakieke kontatzen dena. Honez gainera, esan behar da idazleak dokumentazio lan handia egin duela, edo behintzat hala ematen duela, zehaztapen asko ematen ditu eta. Eta datu historikoekin batera eguneroko bizitzari dagozkion zertzeladak ere badaudenez, errealismoa irudikatu nahi du, batzuetan tipismora lerratzen bada ere.

Istorioan azaltzen denez, testuingutu horretan psikopata batek eginda diruditen hilketa bortitz batzuk gertatu dira eta Komunako nagusiek hiru pertsonaiari enkargatu diete ikerketa. Sophie Blanchet izeneko emakume gaztea izango da ikerketa burua, bi gizon laguntzaile dituelarik (Leo eta Fabian). Gerra hotsen artean, bonbardaketaz eta tiroz inguratuta, oztopoz betetako inguru batean alegia, pertsonaiek aurre egingo diote ikerketari. Nago honelako argumentuetan ohituta dauden irakurleek denik eta gauzarik harrigarrienak aurkitu dituztela dagoeneko, eta kostako zaiela ezagutzen dituzten beste obra batzuen oihartzunak ez topatzea. Ezinbestekoa da hori. Edonola ere, argumentua interesgarria da, eta dudarik gabe jakin-mina pizten du hiltzailearen eta ikertzaileen arteko lehian ea nor suertatuko den irabazle.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak